Merkatu Egiturak: Lehia Perfektua, Monopolioa eta Gehiago

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Merkatu Kuota eta Lehia

Zer da merkatu kuota handitzea?

Enpresa batek bere merkatu kuota handitzen duenean, gehiago saltzen du eta, ondorioz, merkatuaren zati handiagoa hartzen du.

Zergatik dira lehia perfektuko enpresak prezio onartzaileak?

Enpresa batek prezioa igotzen edo jaisten saiatzen bada, diru gutxiago irabaziko luke.

Zergatik ez dira lehia perfektuko mozkinak apartekoak epe luzean?

Lehia perfektuko mozkinak ez dira inoiz apartekoak izango epe luzean, enpresak prezio onartzaileak direlako. Epe luzean, eskatzaileen beharrak eta prezioak aldatzen direnean, enpresek ere erantzun dezakete prezio-aldaketekin.

Nola banatzen dira etekinak lehia perfektuan? (bi aukera)

  • Zatiak banatzea: Enpresa bakoitzak bere merkatu kuotaren arabera zerbitzu gehiago eskaintzen ditu prezioa aldatu gabe.
  • Prezioa banatzea: Enpresak prezioa aldatzen du, baina zerbitzu bera eskaintzen du.

Lehia Monopolista vs. Lehia Perfektua

Bi ezberdintasun nagusi hauek dira:

  • Merkatu egitura: Lehia monopolistan, enpresa bakarrak eragiten du merkatuan. Lehia perfektuan, hainbat enpresa daude merkatuan produktu edo zerbitzu bera saltzen.
  • Prezio estrategiak: Monopolioek prezio diskriminazioa erabil dezakete, kontsumitzaileei kalte eginez. Lehia perfektuan, enpresak prezio onartzailea aplikatzen du.

Monopolio Naturala

Nola sortzen da monopolio naturala? Adibide bat.

Enpresa bakar bat egoteak horniduraren kostuak murrizten dituenean sortzen da monopolio naturala. Adibidez, elektrizitatearen banaketa.

Ekonomia Eskala

Zertan datza ekonomia eskalaren abantaila?

Produktuak merkatu guztian banagarriagoak egiteko gaitasuna dute, kostuak murriztuz.

Enpresa Kopurua eta Prezio Eragina

Zer erlazio dago enpresa kopuruaren eta prezioen artean?

Enpresa gehiago daudenean, lehia handitzen da eta prezioak jaisten dira.

Sartzeko Hesiak

Bi sartzeko hesi mota eta adibideak.

  • Erraz sartzeko hesiak: Adibidez, mugikorretarako linea banaketa.
  • Zail sartzeko hesiak: Adibidez, kable eskala.

Patenteak

Zer da patentea? Alde onak (2) eta alde txarra (1).

Patenteak berrikuntza babesten du.

  • Alde onak:
  • Ikertzeko ahalegina saritzen du.
  • Jabetza intelektuala bultzatzen du.
  • Alde txarra: Monopolioak sor ditzake.

Kolusioa

Zer da kolusioa? Bi modu.

Enpresak elkartzen direnean gertatzen da kolusioa.

  • Prezio kolusioa: Enpresak prezioak adosten dituzte.
  • Produzio kolusioa: Enpresak merkatuko ezaugarriak adosten dituzte.

Zergatik ez dira kartelak legezkoak?

Konpetentzia murrizten dute, prezioak manipulatzen dituzte, produktibitatea galtzen da, merkatuaren efizientzia murrizten dute eta kontsumitzaileen interesak kaltetzen dituzte.

Monopolioa gaur egungo merkatuan

Monopolio bat sortzeko, merkatuan sartzeko sarrera mugatu behar da, produktua beharrezkoa izan behar da, eta enpresak prezioak eta produktua kontrolatu behar ditu.

MLBN/CNMC-ren eginkizunak (2)

  • Lehiaz zaintzea Espainian.
  • Enpresen arteko akordioak saihestea.

Entradas relacionadas: