Merkatua eta Lehia: Egiturak eta Ezaugarri Nagusiak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
MERKATUA ETA LEHIA: OINARRIZKO DEFINIZIOAK
Lehia motak
- LEHIA PERFEKTUA: Sartzeko erraztasuna, eskaintza eta eskariaren legearen funtzionamendu askea. Enpresek ez dute prezioan eragiteko ahalmenik; merkatuko prezioa onartuta lehiatzen dute.
- LEHIA EZ PERFEKTUA: Baldintza desberdinetan lehiatzen da. Enpresa batzuek eragin nabarmena dute prezioan.
MERKATUEN EZAUGARRI OROKORRAK
Faktore garrantzitsuenak
- ENPRESA KOPURUA: Faktore garrantzitsuena da, prezioaren ezarpena baldintzatzen duena.
- ERAGINA PREZIOAN: Enpresa kopuruarekin lotuta dago. Enpresa asko badaude, eragin txikia prezioan, eta alderantziz.
- PRODUKTUAREN DESBERDINTZEA: Produktua kontsumitzaileentzat desberdina izatea. Bestela, homogeneoa da.
- LEHIAREN INTENTSITATEA: Merkatuan aritzeko ahalegina edo tentsioa: publizitatea, kanpainak, etab.
- GARDENTASUN MAILA: Produktu baten prezioa nondik datorren jakitea.
- SARTZEKO ETA IRTETZEKO ASKATASUNA: Merkatu hesiak egon daitezke.
Merkatu Hesiak
Merkatuan sendotuta dauden enpresek enpresa berriak merkatuan sartzea eragozten duten faktoreak dira.
Sartzeko Hesiak
- Kostu Abantailak: Lehiakideak baino kostu txikiagoak izatea.
- Produktua Desberdintzea: Bezero bat marka, produktu edo zerbitzu bati leial izatea lortzea.
- Kapital Inbertsioak: Merkatuan sartzeko egin beharreko inbertsio handiak.
Irtetzeko Hesiak
Enpresak merkatutik irteteagatik jasan beharreko kostuak edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzea (galerak).
LEHIA PERFEKTUKO MERKATUA
Ezaugarriak
- Enpresa asko (prezio onartzaileak).
- Produktu berdinak (homogeneoak).
- Lehia handia.
- Prezio gardentasun osoa.
- Sartzeko eta irtetzeko askatasuna.
Merkatuaren faseak
- Hazkundea
- Asealdia
- Geldialdia
- Egonkortzea
LEHIA INPERFEKTUKO MERKATUAK
Lehia Monopolista
Ezaugarriak
- Enpresa asko (merkatu kuota txikiak).
- Produktua Desberdintzea: Produktuak behar berbera asetzen du, baina ez dute elkar guztiz ordezkatzen. Adibidez: Kanariar platanoak eta platano normalak.
- Monopolista txikiz osatuta dago.
Funtzionamendua
Publizitatearen bitartez, enpresek produktuak desberdindu egiten dituzte. Kontsumitzaileek produktua desberdintzea da helburua. Tokiko eremuko lehia ez da publizitatean oinarritzen.
Oligopolioa
Ezaugarriak
- Enpresa gutxi.
- Produktu homogeneoa.
- Publizitatea erabiltzen da lehiatzeko.
- Kapital inbertsio handiak.
Funtzionamendua
Enpresen arteko harremanak bi motatakoak izan daitezke:
- Kolusiorik Gabe (Lehia):
- Aurrea hartzeko merkataritza-politikak.
- Prezio-gerrak.
- Prezioan lidergoa.
- Kolusiozkoa (Kartela Osatuz):
Kontsumitzaileen kalterako da. Gobernuak lehia askea babesten du (akordioak debekatuz), baina oso zaila da kartela dagoela frogatzea.
Kartelak: Prezioa alde batera utzita lehiatzen dira, merkatu banaketa eginez.
Monopolioa
Enpresa bakar batek osatzen du eskari osoa. Berak du prezioa eta ekoizpen kopurua erabakitzeko ahalmena. Adibidez: Lurraldebus.
Merkatuan Sartzeko Hesiak
- Baliabide bat eskuratzeko esklusiba.
- Lege-eskubideak izatea:
- A) Patenteak (Pribatua): Lege-babesa lortu, asmakizuna egin duenari ustiatzeko eskubidea denbora jakin baterako emanez. Bi aukera: patentea saldu edo oinordetzan utzi.
- B) Administrazio-emakidak (Publikoa): Sektore publikoak enpresa bati uzten dio eskubide honen ustiaketa aldi baterako.
- Emandako zerbitzuen ezaugarriak.
- Kostu abantailak.