Metabolismoa, Bioteknologia, eta Genetika: Zelula-azterketa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,18 KB

A GALDERA

Irudian, zelulan gertatzen diren zenbait erreakzio metabolikoren eskema irudikatu da.

a)Identifika eta izenda ezazu A eta B letrei dagokien ibilbide metabolikoa.

A- Glukolisia → prozesu kataboliko eta anaerobikoa da, Ia zelula guztietan gertatzen dena. Prozesuan glukosa molekula bat (6 atomo C duena) degradatu eta azido pirubikoko 2 molekula (3 atomo C dutenak) sortzen dira.

B- Krebs-en zikloa → Honen bitartez azetil-CoA erabat oxidatu eta CO2 eta H+ bilakatzen da.

b)Esleitu 1etik 6rako zenbakiak metabolito hauei: H2O, CO2, O2, ADP+Pi, NAD+,ATP.

1)CO2; 2)NAD+; 3)O2; 4)H2O; 5)ADP+Pi; 6)ATP

c)Adierazi zelularen zer organulu eta tokitan gertatzen diren A eta B ibilbideetako erreakzioak. Arrazoitu erantzunak.

A- Zelularen zitoplasman  B- Mitokondrioen matrizean

d)Adierazi ea honelako erreakzio metabolikoak gerta daitezkeen ala ez landare-zelula batean. Arrazoitu erantzuna.

Bai, animalia nahiz landare zeluletan gerta daitezke, mitokondrioak baitituzte.


B GALDERA

Mikroorganismoen aplikazioak bioteknologian:

  1. Adieraz ezazu zer puntu komun duten , prozesu biokimikoari dagokionez , okinkintzak eta ardogintzak. Arrazoitu erantzuna.

Bai okinkintzan eta baita ardogintzan ere hartzidura alkoholikoa gertatzen da. energia ATP modura lortzen da egoera naerobikoan

  1. Zer biomolekula erabiltzen da bi prozesuetan abiapuntuko material gisa, eta zer produktu bilakatzen da? Zer ondorio izango luke prozesu horietan aire egoteak?Arrazoitu erantzuna.

Glukolisian glukosa erabiliz pirubatoa lortzen da eta hartzidura alkoholikoak etanolean transformatzen du pirubatoa. Hartzidura alkoholikoan, glukosian sortutako azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, etanol bilakatzen da (alkohol etiliko).

- Pirubatoa deskarboxilatzen da eta CO2 molekula bat galtzen du. Azetaldehido bilakatzen da.

-Glukosian lortutako NADH + H+-ak azetaldehidoa erreduzitu, eta etanol bilakatzen du.

-Hona hemen harztidura alkoholikoaren erreakzio orokorra:

Glukosa+ 2ADP+P---------2ADP + 2CO2+ 2ATP

Erreakzioan oxigenoa egongo balitz ez litzateke hartzidurarik gertatuko.

  1. Adieraz ezazu zer mikororganismo motak eragiten dituen ogia eta garagardoa lortzeko behar diren transformazio biokimikoak.Zer da, prokariotoa ala eukariotoa ?Arrazoitu erantzuna.

Saccharomyces generoko legamia askok egiten dute hartzidura alkoholikoa . Bakterioak direnez eukariotoak dira.

Uztaila 1B

Kosmetikaren munduan, aurpegia gaztetzeko substantziak garatzen ari dira ingeniaritza genetikoaren bidez. Helburuetako bat ugaritze zelularra estimulatzea da; horretarako, mitosia hastera bultzatzen da.

a)Zer da mitosia?

Mitosia zelula zatiketa prozesu bat da. Prozesu horretan, batetik, nukleoa zatitzen da, eta, bestetik, zitoplasma eta organuluak zatitzen edo banatzen dira; nukleoaren zatiketari mitosi edo kariozinesi esaten zaio, eta zitoplasmaren eta organuluen zatiketari edo banaketari, berriz, zitozinesi. Mitosian, material genetikoa banatzen da. Etengabeko prozesua da; baina, zehatzago ikasteko, lau fase bereizten dira: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.

b)Deskriba ezazu, modu eskematikoan, mitosiaren prozesua.

Profasea: 1.Kromosomak ikustea 2.Kromosomen mugimendu zentrifugoa 3.Nukleo-mintza eta nukleoloa desagertzea 4. Ardatz akromatikoa eratzea.

Metafasea: 1.Kromosomen kondentsazio maximoa 2.Kromosomak ekuatorean kokatzea 3.Kromosometan zinetokoroak agertzea 4.Kromosoma-zuntzak eratzea

Anafesa: Kromatidak banatzea. Kromosoma zuntzak laburtu egiten dira. Kromosomak bi kromatidetan banatzen dira eta, ondorioz, kromatida bakoitza zelularen polo batera doa. Prozesu hori aldi berean eta bat-batean gertatzen da kromosoma guztietan.Fase horretan, V itxura hartzen dute.

Telofasea: Kromatidak poloetaraino migratzea, kromosomak deskiribiltzea, ardatz akromatikoa desantolatzen hastea eta nukleoloa eta nukleo mintza berragertzea.

c) Gerta daiteke mitosia landare-zeluletan? Arrazoitu erantzuna.

Bai, landare zeluletan mikrotubuluen inguruan multzokatzen diren Golgi  aparatuko besikuletatik, egitura orokor bat eratzen da, fragmoplastoa. Denborarekin, fragmoplastoa erdiko xafla bilakatzen da eta horrek upel-itxura ezaguna ematen dio zelulari. Xafla edo plaka hori zitoplasma zubiek zeharkatzen dute plasmodismoek eta osagaiok zelulakumeak komunikatzen dituzte.


2013 EKAINA 4A.

GALDERA Piper mota batean, pulparen kolore gorria A alelo gainartzailearen mendekoa da, eta a alelo azpirakorrak, berriz, kolore horia erabakitzen du. Landarearen tamaina normala E alelo gainartzaile bati zor zaio; tamaina nanoa, berriz, e alelo azpirakorrak erabakitzen du. Bi karaktereak autosometan daude. Pulpa gorriko eta tamaina normaleko piperrak dituen landare bat pulpa horiko eta tamaina normaleko piperrak dituen beste batekin gurutzatzen badugu, izan daitezkeen lau fenotipoak lortuko ditugu, hau da: piper gorridun landare normalak, piper horidun landare normalak, piper gorridun landare nanoak eta piper horidun landare nanoak.


a)Adieraz ezazu zer genotipo dituzten gurutzatu ditugun landareek. Arrazoitu erantzuna.

P  AeEe     X aaEe




F1          A_E_  aaE_ A_ee            aaee

Guraso baten genotipoa AaEe izan behar du eta bestearena  aaEe ondorengoetan landare horiak normalak direnak, landare gorri nanoak eta landare hori nanoak agertzen direlako

b)Zer fenotipo eta genotipo lortuko dira pulpa horiko piperrak dituen landare normal pulpa gorriko piperrak dituen landare nano batekin gurutzatzen badugu, berdin eta bi

landareak homozigotikoak badira bi karaktereetarako? Arrazoitu erantzunak.

bi landareak homozigotikoak bi karaktereetako guraso bat aaEE izan behar du eta besteak AAee.



aE

aE

aE

aE            

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

%100 Aa

                 F1: Aa Ee (genotipoak: gorria eta tamaina normala). Fenotipoak A eta E

%100 Ee  


2018-Ekaina 5B GALDERA

Hemofilia odolaren koagulazio-arazoak eragiten duen gaixotasun heredagarri bat da. Aita hemofilikoa duen emakume osasuntsu bat, hau da, hemofiliarik ez duena, gizon ez-hemofiliko batekin elkartzen bada:

Aita XhY                          emakumearen gurasoen arteko gurutzaketaren aukerak

Ama XX                       1 aukera P XhY   x XX



                                            F1 XhX - XhX - YX - YX

                                    2 aukera P XhY x XhX



                                            F1 XhXh(hilda) - XhX - YXh -      YX


a)Zein izan daiteke bikote horren ondorengoen genotipoa?

emakumea: XhX  gizona:XY


P          XhX x XY



                                            F1 XhX - XhY - XX - YX

b)Zer probabilitate dago bikote horrek seme hemofiliko bat izateko?

%25 semea hemofilikoa izateko, seme alaben %50


c)Zer probabilitate dago bikote horrek alaba hemofiliko bat izateko?

ezinda alaba hemofilikorik egon, baina alaben erdia gaixotasunaren eramaile izango da.

d) Zer kromosomarekin dago lotua hemofiliaren transmisioa?

X kromosomarekin.


2017 UZTAILA 1.A

(algo de  indiana)

a) Deskriba ezazu, labur, zer molekula mota diren entzimak eta zer funtzio duten zelulan.

Entzima bat proteinakatalizatzailea da; hau da, erreakzio kimikoen abiadura handitzen duen gaia, erreakzioaren emaitza aldatu gabe. Erreakzio hauen bidez garatzen dituzte zelulek beren jarduerak eta katalizatzaileek erreakzio hauek azkartu egiten dituzte, beharrezko den aktibazio energia kopurua txikituz.

b) Zer esan nahi da entzimak “oso espezifikoak” direla esaten denean? Arrazoitu erantzuna.

Entzimak oso espezifikoak dira, gune aktiboaren eta substratuaren itxuraren artean lotura estua dago eta entzima bakoitzak molekula jakin bati eragiten dio. Entzimaren espezifikotasuna bi mailatan neurtzen da. Jarduera mailan, entzima batek substratuak jasan ditzakeen eraldaketetako batean baino ez du eragiten, beste espezifikotasun bateko entzimak beste erreakzio bat eragiten du substratuan. Substratu mailan, entzima batek substratu bati edo substratu multzo txiki bati bakarrik eragiten dio.

c)Azaldu itzazu labur entzimen inhibizioaren nondik norakoak.

Inhibitzaileak substantzia kimikoak dira eta entzimen jarduera txikiagotzen edo erabat oztopatzen dute.Eraginaren arabera bi mota bereizten dira; itzulezina eta itzulgarria.

Itzulgarrian kasuan bi mota inhibizio existitzen dira; inhibizio lehiakorra eta inhibizio ez-lehiakorra.

Inhibizio lehiakorra: Aukera dago bai substratua eta bai inhibitzailea (gorria) entzimaren gune aktiboari lotzeko. Substratua lotzen bazaio, produktuak sortzen dira; inhibitzailea lotzen bazaio, ostera ez da erreakziorik gertatzen. Eragina arindu egiten da substratuaren kontzentrazioa handituta.

Inhibizioa ez-lehiakorra: Inhibitzailea (berdea) eta substratua ez zaizkio leku beretik lotzen entzimari; ondorioz, entzimaren osaera aldatu egiten da eta substratua ezin zaio gune aktiboari lotu. Substratuaren kontzentrazioak gora eginda ere ez da jarduera berreskuratzen.


2016 UZTAILA B,2B

Landare-zelula:

a)Marraztu ezazu landare-zelula baten eskema, eta bertan adierazi haren

egitura guztiak.  

h9RxNKYvX12h60IP72QscI1hPodRBB-FwJSRvHNR

b)Deskriba ezazu, labur, zer funtzio gertatzen diren kloroplastoan. Zein dira

landare-zelulen ohiko pigmentuak, non aurkitzen dira eta zer funtzio dute

Landare zelulen ohiko pigmentuak klorofila ( kolore berde ematen duena ) edo karotenoak ( lore eta fruituei kolore horia, laranja edota gorria ematen dizkietenak). Kloroplastoen fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi-prozezuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso, eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H20-a erabiliz. Metabolismo-energia (ATP) sortzeaz arduratzen da.

Ohiko pigmentuak kloroplastoen tilakoideen mintzean kokatzen dira.

Entradas relacionadas: