Metafisika: Jatorria, Helburuak eta Kritika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Metafisika osteko aroa: Kritika nagusiak

Kantek metafisikari egindako kritikak zeharo mugatu zituen metafisikaren posibilitateak. Hortik aurrera, kritika berriak sortu ziren, metafisikaren garrantzia pixkanaka murriztu zutenak. Ikus ditzagun orain kritika garrantzitsuenak:

  • Positibismoa: Auguste Comptek garatutako pentsamoldearen arabera, bakarrik kontuan hartu behar dira neur daitezkeen datuak, zentzumenekin froga daitezkeenak. Hortaz, metafisika baztertu beharra dago, ez baitu datu sentsiblerik erabiltzen.
  • Bitalismoa: Nietzschek garatutako filosofian, gure jarrera eta bizitza zuzentzen dituzten ideal guztiak baztertu behar ditugu, horiek mugatzen eta kaltetzen gaituztelako. Metafisikaren ideiak beti, modu batean edo bestean, ideal bihurtzen dira. Pentsa, adibidez, Jainkoan edo Arrazoimenean eta horien mesedeetarako egin diren basakerietan.
  • Vienako Zirkulua: Wittgenstein eta Vienako Zirkuluaren beste filosofoek hizkuntzaren filosofian aritu ziren batez ere. Logika erabiliz, metafisikaren proposizioak aztertu zituzten. Metafisikaren baieztapenek ez dute zentzurik, ez baitiete ezeri erreferentzia egiten.

Metafisikaren jatorria eta esanahia

Metafisika hitza bi hitz grekotatik dator: meta (= harago dagoena) eta physis (= natura). Hortaz, metafisikaren esanahi etimologikoa fisikatik harago dagoena da.

Pasadizo historiko batek ere azaltzen du hitzaren jatorria. Rodasko Androniko filosofoa, Aristotelesen liburuen sailkapena egitean, ikusi zuen fisika liburuen ostean zeuden liburuek ez zutela izenik, eta "fisikaren ostean dagoena", hau da, "metafisika" izendatu zituen. Izan ere, Aristotelesek liburu horietan azaltzen du metafisikaren teoria.

Metafisikaren sortzaileak

Aristotelesek metafisikaren arloan garrantzi handiko kontzeptuak sortu zituen arren, ez da metafisikaren sortzailea. Aristoteles aurretik beste filosofo batzuk aipatu behar dira; garrantzitsuenak Parmenides eta Platon izan ziren.

Metafisikaren helburuak eta galderak

Metafisikaren eginkizuna errealitateari buruzko hausnarketa sakona egitea da; errealitatea osotasunean aztertzen du, ez atalka.

Metafisikak planteatzen dituen galdera garrantzitsuenak:

  • Zergatik dago izatea eta ez ezereza?
  • Nola antolatzen da errealitatea?

Erantzuteko modu desberdinak egon daitezke errealitatea ulertzeko, esate baterako:

  • Parmenidesen hausnarketa: Dena izatea da; gauza bat ezin da gauza hori eta bere kontrakoa aldi berean izan. Hortaz, errealitatea modu sinplean antolatzen da.
  • Platonen hausnarketa: Dualismo baten bidez azaltzen da izatea.

Metafisika Ilustrazioan: Kant

Immanuel Kant Ilustrazioaren filosoforik garrantzitsuena izan zen. Bere proiektu filosofikoa arrazionalismoaren eta enpirismoaren uztarketa izan zen. Kanten aburuz, gizakiok amankomunean ditugun estrukturak erabiltzen ditugu ezagutzeko. Estruktura horiek ez dira ikasten, jatorrizkoak dira eta subjektu traszendentala osatzen dute. Baina ezagutza lortzeko ez dira nahikoak, zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa ere beharrezkoa da.

Metafisika Erdi Aroan: Jainkoaren frogak

Erdi Aroko filosofian, metafisika askotan Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zen. Hona hemen argudio nagusietako batzuk:

  • Kausaren argudioa: Gauza guztiek kausa bat dute. Arrazoimena erabiliz kausa batetik bestera joan gaitezke, lehenengo kausa topatu arte. Baina ezin dugu prozesu hau infinituraino burutu. Egon behar da lehenengo kausa bat, beste gauza guztien kausa dena. Kausa hau, guztien kausa izateko, ezin du aldi berean kausarik izan. Hortaz, Jainkoa kausarik gabeko lehenengo kausa da.
  • Higiduraren jatorria: Gauza guztiek mugimenduaren eragilea behar dute mugitzeko. Arrazoimena erabiliz mugimendu baten eragiletik bestera joan gaitezke, mugimenduaren lehenengo eragilea topatu arte. Baina ezin dugu prozesu hau infinituraino burutu. Egon behar da mugimenduaren lehenengo eragile bat, beste gauza guztien mugimenduaren eragilea dena. Motor hau, gauza guztien mugimenduaren eragilea izateko, ez du ezerk mugitzen. Hortaz, Jainkoa mugitzen ez den lehenengo motorra da.
  • Ideia eredugarriak: Zentzumenekin hautematen dugun guztia aldakorra eta inperfektua da. Hala ere, perfektuak diren ideia batzuk ditugu. Nola da posible hau? Jainkoak jarri dituelako gure barnean. Hortaz, Jainkoa existitzen da.

Entradas relacionadas: