Metagailu elektrokimikoa eta berun-azidoko bateriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

1. Metagailu elektrokimikoa

Zeri deitzen zaio metagailua?

1. Energia pilatzen duen elementu bat.

Zein motatako metagailuak erabiltzen dira batez ere industria fotovoltaikoan?

2.

  • Nikel-kadmio
  • Berun-azidokoak

Tentsioen arabera, zein mota konstruktibo ditugu metagailu horietan?

3. Metatze-bateriak 2 V-ko ontzi independenteek edo bloke bakarreko multzoek (ontzi askotakoak) osatuta egon daitezke.

12 V-ko bloke bakarreko bateria bat badugu, bateria horrek 2 V-ko 6 elementu (ontzi) izango ditu seriean konektatuta.

2. Berun-azidoko metagailua

Zer da elektrolitoa? Zein likido mota da haren osagai nagusia?

1. Uretan disolbatutako azido sulfurikoa. Plaka positibo eta negatiboaren artean dagoen eroalea (berun-azidoa eta ura destilatua).

Zein tentsio-balio minimo eta maximo dauzka metagailu bateko ontzi bakoitzak?

2. Kargatuta dagoenean 2,6 V eta deskargatuta 1,7 V.

Zein tentsio-balio minimo eta maximo dauzka metagailu trinko bakoitzak?

3. Kargatuta dagoenean 15,6 V eta deskargatuta 10,2 V.

Zein modu ezagutzen dituzu metagailu elektrokimiko baten karga-maila neurtzeko?

4. Voltimetroarekin eta dentsimetroarekin (dentsimetroak elektrolitoaren dentsitatea neurtzen du).

Zer da gasifikazioa edo gaseo-egoera? Nola eragiten dio metagailuari gehiegizkoa bada?

5. Karga amaitzear dagoenean, material aktiboak urritzen hasten dira, eta korrontearen zati bat —bateriaren ohiko erreakzio bat sortu ordez— elektrodo negatiboaren gaineko ura oxigenoan eta hidrogenoan deskonposatzeko erabiltzen da.

- Hondoan biltegiratu daiteke, eta ondorioz zirkuitu laburra eragin eta metagailua suntsitu dezake.

Zergatik geruzatzen da elektrolitoa?

6. Burbuilen mugimenduak elektrolitoaren homogeneizazioa eragiten duelako, eta horren ondorioz azido sulfurikoa denboraren poderioz beheko geruzetan biltegiratzen da.

Non jartzen dira metagailuak? Nola egin horien konexioak?

7. Panel fotovoltaikoen multzotik aldean hurbilen jartzen dira.

   - Sekzio egokiko terminalak eta pletinak erabili behar dira, tentsio-erortzeak eta puntu beroak gerta ez daitezen.

Zeri deitzen diozu metagailuaren bankada?

8. Burdinezko elementu bat metagailuak jartzeko gainean.

Zein da bateria baten lan-tenperaturarik onena? Zein balioren artean egongo da ondo?

9. 20 °C. Onena egongo da -15 °C eta 25 °C artean.

Entradas relacionadas: