Metalaren Gainazal Tratamenduak eta Korrosioaren Babesa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB

Metalaren Gainazal Tratamenduak

52. Engranaje baten gainazala gogortu eta barnean zailtasuna mantendu nahi da. Zein tratamendu gomendatuko zenuke?

Gainazaleko tratamendu hauek gomendatzen dira:

  • Zementazioa: Karbono gutxiko altzairuetan egiten da.
  • Nitrurazioa: Nitrogenoaren bidez egiten da.
  • Karbonitrurazioa: Nitrogenoa eta karbonoaren bidez egiten da (karbono gutxiko altzairuetan).
  • Gainazaleko tenplaketa: Karbono ugarirekin egiten da.

53. Zergatik gogortzen da materiala zementatzen denean?

Tratamendu honen bidez, karbono gutxiko altzairuaren gainazaleko eduki kimikoa aldatu egiten da; karbono kantitatea handiagotu egiten du. Beraz, zenbat eta karbono gehiago (%1,4-raino), orduan eta gogorragoa gainazala. Gero, tenplatu eta iraotu egiten da.

54. Gogortzeaz gain, zein eragin du zementazioak materialen propietate mekanikoetan?

Gainazala gogortzeaz gain, ez du beste propietate mekanikorik aldatzen; barrukaldeak hasierako zailtasuna mantentzen du.

55. Nitrurazioak zementazioarekiko dituen abantailak adierazi.

  • Nitrurazioan, nitrogenoaren bidez, zementazioan baino gogorragoa geratzen da geruza.
  • Marruskadura hobeto jasaten du.
  • Tenperatura altuetarako balio du.

56. Zein da karbonitrurazioaren helburua?

  • Higadurarekiko eta nekearekiko erresistentzia handitzea.
  • Itsasgarritasuna txikiagotzea, ukipen-azalen marruskadura-baldintzak hobetuz.
  • Korrosioarekiko erresistentzia handiagotzea.

57. Gainazaleko tenplaketa-motak. Azaldu dakizuna.

  • Oxiazetilenozko tenplaketa: Oxiazetilenozko garraz gainazaleko zati bat bakarrik berotzean eta gero tenplaketa-abiadura kritikoa baino azkarrago hoztean datza. Hozteko ur-zorrotadak, aire-korrontea edo piezak ur edo olio ontzi batean sar daitezke.
  • Indukziozko tenplaketa: Erabiliena da. Pieza haril baten nukleoan sartzen da, eta goi-maiztasun edo ertaineko korronte alternoa pasarazten da hariletik. Metalaren eremu magnetiko alternoak korronte elektrikoa sortzen du metala berotzeko. Piezaren gainazala berotzen da (1000 graduraino irits daiteke). Azkenik, bere barnean zulotxoak dituen eraztun batetik ur-zorrotadak irteten dira, oso azkar hoztuz.

58. Zertarako egiten da gainazal-tenplaketa?

Gainazal-gogortasun handia, erresistentzia mekaniko ona eta barne-zailtasuna emateko erabiltzen da.

72. Nitrurazioa

Nitrurazioa metalaren konposizioa aldatzen duen prozesu bat da, nitrogenoa gehituz, piezen gainazalaren gogortasuna handituz. Korrosioarekiko eta nekearekiko erresistentzia ere handitzen da.

Nitrurazioa gas-labean, gatz urtuen bainuan edo ionikoan izan daiteke. Lehenengo kasuan, pieza labe batean sartzen da. Labe horretan atmosfera amoniakoz betetzen da eta, ondoren, gutxi gorabehera 500 °C-ko tenperaturan berotzen da.

73. Karbonitrurazioa

Karbonitrurazioa altzairuaren azaleko tratamendu termokimiko mota bat da, gas-zementazioko prozesuen barruan dagoena, eta altzairuzko pieza baten gainazala karbonoz eta nitrogenoz hornitzen da, nahi den gogortasun-ezaugarriak emateko. Karbonitrurazioak altzairuaren gainazala gogortzea bilatzen du, aldi berean nitrogenoz eta karbonoz aberastuz. Karbono gutxiko altzairuekin egiten da (gogorrak eta nekearen aurkakoak). Horrela, gogortasun handiko eta higadurarekiko erresistentzia handiko gainazalak dituzten piezak lortzen dira, baina, aldi berean, bere zailtasunari eusten diote.

Korrosioa eta Babesa

59. Zein arazo dakar korrosioak?

Korrosioak pisu-murrizketa, gainazal-aldaketa eta propietate mekanikoak ahultzea eragiten du.

60. Korrosio motak.

  • Korrosio uniformea: Oxidoa erregular eta uniformeki hedatzen da metalaren gainazalean.
  • Lekuturiko korrosioa: Metalaren deformagarritasuna murrizten du. Erasoa zulotxo-eran agertzen da (itsas uraren eragina).
  • Ale-arteko korrosioa: Korrosioa metalaren barnean hedatzen da ale-mugen artean bidetxoak eginez. Arriskutsuena da, kohesioa suntsi dezake batzuetan gainazaleko aldaketarik agertu gabe.

61. Korrosioaren arrazoiak.

  • Metalaren heterogeneotasuna (ezpurutasuna).
  • Soldadurak.
  • Gainazalaren egoera (leuntze-maila, zuloak, etab.).
  • Ingurunearen heterogeneotasuna (tenperatura, pH, etab.).

62. Korrosioaren kontrako irtenbideak. Abantailak eta arazoak.

  • Inguruneak erasoko ez dion materiala aukeratu.
  • Pieza katodikoki babestu.
  • Korrosio-eragozleak erabili.
  • Ohiko aleazioak korrosioa hedatzea eragotziko duen estaldura batez babestu.

63. Estaldura-motak.

  • Estaldura metalikoak.
  • Estaldura ez-organiko ez-metalikoak.
  • Estaldura organikoak (pinturak).

64. Zer da nikeleztaketa?

Metodo elektrolitiko bat da, nikela erabiliz piezari estaldura bat ipintzean datza.

65. Xafla galvanizatua urratzen bada, arazorik sortzen al da?

Urraketan estaldura pasatuz gero, korrosioa agertuko litzateke.

66. Zer da xaflaztaketa?

Oinarrizko metalaren bi aldeetan metal noblezko xaflak ipini eta multzoa ijeztean datza. Altzairu herdoilgaitza erabiltzen da (kobrea, letoia, nikela, kupronikela).

67. Estaldura ez-organiko ez-metalikoen motak.

  • Aplikazio bakarrekoak: Metala koipegabetu eta desurtu ondoren, ahi edo ore-eran ematen dira. Lehortu ondoren, piezak labera sartzen dira esmaltea urtzeko.
  • Tratamendu kimikoz zein termokimikoz: Fosfatazioa, ilunketa eta anodizazioa.

68. Zure inguruan pieza esmalteztaturik ezagutzen al duzu?

Bai. Sukaldaritzako tresneria, kazuelak, etab.

69. Zer da iluntzea?

Burdin oxido beltz babeslea sortzean datza. Altzairu lasterrezko tresnerian, horniduran, etab. erabiltzen da.

70. Zein material anodizatzen da?

Aluminioa.

71. Zein babes-mota da pintura?

Estaldura organikoa da.

Entradas relacionadas: