Metalaren Landaia: Deformazioa eta Ebaketa Prozesuak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
Itxuragabetze Plastikoa Beroan eta Hotzean
Materialen itxuragabetze plastikoa beroan eta hotzean egiteko prozesuak:
Laminazioa
Material landuaren lodiera argaltzen da konpresio-indarren bitartez. Laminazio-trenak: materiala argalagoa egiteko, tarte gero eta txikiagoa duten eta bata bestearen jarraian dauden arrabola-bikote desberdinen artean pasarazten da, nahi den lodiera lortu arte.
Trefilatzea
Hari edo alanbre baten sekzioa txikitzean datza. Horretarako, hilera edo dado izeneko pieza batzuen beharra dago. Trefilatze-trena: diametroa gero eta txikiagoa egiten duten dadoen taldea.
Estanpazioa
Metalezko xafla batek bi moldeen artean indar bat jasaten du, moldearen forma hartuz. Estanpazio-makina (prentsa) bi zati nagusitan banatzen da: finkoa eta higikorra. Bakoitzak matrize edo estampa bat dauka. Metal-xafla bi zatien artean kokatzen da eta kolpe baten bidez forma ematen zaio.
Estanpazio Beroa
Forjatze-mota bat da. Tenperatura altuan estanpatzean, piezaren tarte plastikoa zabala da.
Estanpazio Hotzean
Moldeatu nahi dugun piezaren lodiera txikia denean erabiltzen da, txapak edo laminak, esaterako. Estanpazio hotzaren barruan zenbait prozesu sartzen dira:
- Enbutizioa: Normalean pieza hutsak egiteko erabiltzen da materialaren lodiera aldatu gabe.
- Trokelaketa: Metalezko xafletan eta kartoietan zuloak egiteko edo inguruak mozteko erabiltzen den prozesu mekanikoa da. Trokelaketa-makinaren oinarrizko elementuak trokela eta matrizea dira.
Materiala Ezabatzen duten Prozesuak
Hasierako material zati bat ezabatzen duten prozesuak:
Ebaketa Hotzean
- Zizailaketa: Oso hurbil dauden bi materialen gainean aurkako bi indar aplikatuz gero, bata bestearen gainean irristatu eta tartean dagoen materiala banandu egingo da.
- Puntzonaketa: Estanpa egokia erabiliz, xafla batean irudi jakineko forma duen zuloa egitea.
- Matrizegintza: Materiala bi zatitan banatzen da: baliagarria eta ez-baliagarria. Prentsa baten bidez irudi bereziko piezak ebakitzen dira. Puntzoiak kolpe ematen du xafla baten gainean eta azpian, matrize izeneko hutsuneari esker, xaflatik fabrikatu nahi diren piezak lortzen dira.