Metalen Aleazioen Ezaugarriak eta Aplikazioak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

Siliziodun Brontzearen Ezaugarri Garrantzitsuena

Eroankortasun elektriko handia dute eta hari eroaleak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Letoien Osagarria

Kobrea eta zinka.

Letoi Arrunten Zinkaren Proportzioa, Ezaugarriak eta Aplikazioa

%30 eta %55 bitartekoa da.

Korrosioari iraupen handia diotenez, torlojoak eta era guztietako tresnak fabrikatzeko erabiltzen da.

Letoi Berezien Izena eta Aplikazioa

  • Manganesodun letoiak: Pieza moldeatu eta forjatuetarako erabiltzen dira.
  • Burdin-manganesodun letoiak: Zailak izan eta korrosioari iraupen handia diotenez, itsasontzien elizeak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Kuproaluminioaren Konposaketa, Ezaugarriak eta Aplikazioa

Kobrezko eta aluminiozko aleazioak dira. Iraunkortasun handia diete trakzioari eta korrosioari eta zailtasun handikoak dira. Aplikazio mekaniko ugaritan erabiltzen dira.

Kupronikelaren Konposaketa, Ezaugarriak eta Aplikazioa

Kobrezko eta nikelezko aleazioak dira. %40 eta %50 bitarteko nikel kantitatea dute. Txanponak egiteko, kontaktu elektrikoetarako, eta abar, erabiltzen dira.

Alpakaren Osagarriak eta Aplikazioak

Kobre, nikel, zink eta eztainuzko aleazioak dira. Meneses zilar izenez ere ezagutzen dira eta marrazteko tresnak, mahaiko tresnak, apaingarriak, eta abar, egiteko erabiltzen dira.

Aluminioaren Mineral Nagusia

Bauxita

Aluminioa Lortzeko Bi Fasetako Prozesua

  1. Bauxitatik aluminiozko oxido bat lortzen da.
  2. Elektrolisiaren bidez nahiko purutasun handiko aluminioa lortzen da.

Aluminioaren Aleazio Arin Arruntenak

Kobrearekin, zilizioarekin, brontzearekin, magnesioarekin, nikel kobaltoarekin eta titanioarekin osatutako aleazioak.

Aluminioaren Aplikazioak

Hegazkinen fuselajeetan, freskagarri poteetan, ispiluen estalduretan, pintura nahiz farmakoen osagaietan.

Aleazio Oso Arina

Magnesiozko aleazioei ematen zaie izen hori.

Forjarako Aleazio Oso Arinak

  • Magnesio + manganeso
  • Magnesio + zinka
  • Magnesio + aluminioa

Galdaketarako Aleazio Oso Arinak

  • Magnesio + zinka
  • Magnesio + aluminio

Entradas relacionadas: