Metalezko Materialak: Motak, Prozesuak eta Aplikazioak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Metalezko Materialak
Metalezko materialak hainbat motatakoak izan daitezke, eta haien propietateak eta aplikazioak asko aldatzen dira konposizioaren eta lortzeko prozesuaren arabera. Hona hemen horietako batzuk:
Burdin Forjatua
Burdin oxidoz osaturiko mineraletik lortzen da. Gure Aroko 700. urtean, burdina lortzeko forja katalana izeneko prozedura erabiltzen zen. Ez zuten materiala urtzen, ezin baitzuten tenperatura alturik lortu, murriztu beharreko masak handiak zirenean. Gehien erabilitako burdinazko materiala burdin forjatua izan zen, kantitate txikietan erabilia, errementarien lanari esker.
Burdinurtua
Fusiozko labeen tamaina eta karga handitu, aire kantitate handiagoa sartzeko dispositiboak garatu, eta burdinurtu izeneko produktu urtua sortzeko moduko tenperaturak lortu ziren. Ingelesek kokea erabiltzen zuten.
Pudelaketa
Elementu urtu gero eta gehiago behar izatearen eta prozedurak etengabe hobetzearen eraginez, pudelaketa-sistema berezia patentatu zuten. Sortutako material berri hori altzairua da.
Prozesu Siderurgikoa
Naturan, burdina ez dago aske. Burdina lortzeko erabiltzen diren metalak oxidoak eta karbonatoak dira:
- Karbonatoak errautsi egiten dira.
- Oxidoak murriztu egiten dira.
Labe garaia: Enbor konikodun dorre bat dauka. Kokearen errekuntzaren bidez, burdin minerala metalezko burdina bihurtzen da. Urgandua gehitzen da, horrela zepa sortuz.
Siderurgiako Produktuak
Labe garaitik ateratzen den bezala, zenbait eraldaketa jasotzen ditu:
Galdaketak
- Galdaketa arruntak
- Galdaketa aleatuak
- Galdaketa bereziak
Altzairuak
Austenita material ezegonkorra da.
Kobrea
Kobreak leku garrantzitsua dauka; ondo eusten dio korrosioari. K.a. 3500. urtetik ezagutzen da. Naturan egoera puruan dagoenean, kobre natiboa esaten zaio. Kobre purua lortzeko, leuntze elektrolitikoa egin behar da kasu guztietan. Oxidatu, garbitu eta abar egin ondoren, masa lortzen da. Produktu horrekin, anodoak fabrikatzen dira. Kobrea, aplikaziorik gehienetan, aleaturik erabiltzen da.
Brontzea
Brontze arruntenean, eztainu kantitatea %5 eta %30 bitartekoa da. Aplikazio nagusiak: oso moldekagarria da, eta marruskadura-baldintza egokiak ditu. Eztainu kantitate handiagoa badu, gogorragoa da. Brontze bereziak: elementu aleatzaile batzuk gehitzetik datoz, ezaugarri mekaniko onak dituzte, eta eroaleak fabrikatzeko erabiltzen dira.
Letoiak
Kobrezko eta zinkezko aleazioak dira.
Aluminioa
Oso ugaria da lurrazalean. Zilar kolore argikoa da, eta ondo eusten dio oxidazioari. Oso arina da, beroaren nahiz elektrizitatearen eroalea, eta mekanizatzeko erraza. Aluminioa lortzeko, ondo bereizitako bi faseko prozesua burutu behar da: kobrearekin, silizioarekin, brontzearekin, magnesioarekin... Gaur egun, industrian aplikazio asko ditu.
Aleazio Oso Arinak
Izen hori magnesiozko aleazioei ematen zaie.