Metodo Globalizatua Hezkuntzan: Gida eta Azterketa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB
Zertan datza metodo globalizatua?
Metodo globalizatuan, haurrak era globalean ezagutu eta ikasten du. Izan ere, ikasketa berrien eta jadanik ikasitakoaren arteko loturen emaitza izango baita ikasketa. Horrez gain, haurren interesei erantzuna emanez, ezagutu nahi duten errealitatea landuko da: natura, ingurumena… beti ere haurren jakinminetik abiatuz.
Globalizazio metodoaren auziak eta premiak
Globalizazio metodoak planteatzen du zenbaitzuen ustez auzi batzuk eta orduan bera aplikatu aurretik kontutan hartu beharko liratekeenak. Zeintzuk dira aurrez hartu behar diren premia horiek?
- «Guztia ezagutzea» ezinezkoa denez, beharrezkoa da jada ezagun direnak nola erlazionatzen diren ikastea, eta horiek ikaslea jakitera irits daitekeenarekin zer lotura duten zehaztea ere bai.
- Irakaskuntza-testuingurua: ikasleen garapen-mailatik abiatuta, ikaskuntza-egoera esanguratsu eta funtzionalak eskaintzen dituztenak, ikasle bakoitzak «ikasten ikas dezan».
- Globalizazioak mugak ditu, batez ere irakaslearen esku baldin badago erabakitzea zer ikasi behar den eta zer informazio-iturri aztertu behar diren eta baldin ez badu aintzat hartzen, eskola barman, talde bakoitzaren eta norbanako bakoitzaren egoera, betiere bakoitzaren eboluzioa abiapuntutzat hartuta.
Irakaslearen rola globalizazioan
Argi uztea irakaslearen aldetik irakatsiko den hori nola eta noiz izango den, globalizazioari benetako balioa ematea, eta garrantzitsuena irakaslearen asmoaren arabera eta hark antolatu dituen bitartekoen arabera, ikasle bakoitzak nola ikasten duen hausnartzea da.
Globalizazio metodoa irakasgaien batura soila al da?
Ez, irakasgaien batura, diziplinartekotasuna eta ikaskuntza egitura psikologikoa sartzen dira. Hau da, irakasgai desberdinak ez dira edonola batzen, ikasleek kontzeptu edo ideia bat hobeto bereganatzeko egiten da, irakasleek gehien bat. Ikasleak gai bat lantzen ari direnean, gai hori beste irakasgaiekin lotzen da zeharkako era batean. Adibidez, hirugarren zikloko ikasleek industria iraultza landu behar badute, hizkuntza ariketek eta matematikako problemen enuntziatuek gai historiko hori izango dute lotura.
Globalizazioa eta diziplinartekotasuna: desberdintasunak eta erlazioak
Hezkuntzan globalizazioa eta diziplinartekotasuna berdintzat hartzen dira? Azaldu argi eta garbi emandako testuetan azaltzen diren ikuspegiak ere.
Globalizazioa eta diziplinartekotasunaren erlazioa izan behar dute baina ezagutzarako bideak bi modu desberdinekoak dira. Hala ere, biek abiapuntutzat dute hurrengoko gauzak: arazoak planteatzeko gaitasuna garatzea, kontrajarriak edo osagarriak diren informazio-iturriak erabiltzen ikastea eta helmuga bat.
- Arrazoibide soziologikoa: bizitzari aurre egiten jakin.
- Arrazoibide psikologikoa: korronte konstruktibistak oinarri hartuta, gai bat ikuspegi askotatik lantzea, haurren aurreko ezagutzak berriekin lotuz.
- Arrazoibide nagusiena, eskolako praktikari buruzko ikusmoldea: gelan ageri diren beharrak eta irakaslearen papera metodologia globalizatuari buruz.