Metodo hipotetiko deduktiboa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

ZIENTZIA: Unibertsoko gertakari behagarri nahiz gogamenezkoen prozesuak azaltzen ditu enuntziatuen bitartez. Enuntziatuak legeak dira. Azalpen hauetan prozesuen kausa-ondorio harreman deskribatzen dira. Lege multzo koherente batek teoria bat osatzen du.


2 frogapen: Logikoa: Aldez aurretik ezarritako premisetatik ondorio koherente bat eratorri.Enpirikoa: alde induktiboa: indukzioa oinarri hartuta enuntziatu orokorrak sortu.


TEKNOZIENTZIA: Ezagutza zientifikoan oinarrituta mundua eraldatzen duten ekintza eraginkorrak burutu daitezke.Zientziak eta teknika eta teknologia elkarlotuta daude.


Metodo hipotetiko-deduktiboa: Ebazpena: arazo bat topatu azalpenik gabeko gertakariak behatuz. Konposizioa: azalpen posible bat bilatu hipotesi bat formulatuz, hipotesiak enuntziatu konkretuagoak deduzituko dira gertakari konkretuak azaltzen dituztenak. Frogapena: Hasierako hipotesitik ondorioztatutako enuntziatuak azaltzen dituzten gertakariekin kontrastatu; Hipotesia egiaztatzekotan legea bihurtzen da, bestela berriro hipotesi bat formulatu behar da.


Ezagutza filosofikoa: a) Beste jakituriek mugatutako errealitate-arlo desberdinen arteko elkarloturak ikusi nahi ditu beraien arteko kontraesanen gainetik. ; Jadanik egituratutako beste jakiturietatik abiatzen da: bigarren mailako jakituria, bere garaiko kulturari lotuta dago, filosofía garaiz garaikoa, gizartez gizartekoa. B) Filosofiaren zeregina: garai bakoitzaren jakituria bateratu, errealitate-arlo ezberdinak harremanetan jartzen dituzten kategoriak sortuz.


Zientziaren eta filosofiaren arteko lotura:

Zientzia: Errealitatearen esparru bat aztertu. Metodo hipotetiko-deduktiboa. Ez ditu zalantzan jartzen bere arrazoibideen oinarrizko printzipioak. Filosofia: Errealitatearen osotasuna aztertu. Metodo espezifikorik ez:metodoen baliogarritasuna zalantzan jarri eta dauden metodoen inguruan gogoeta egin. Edozein arrazoibideren oinarrizko printzipioak kritikatu eta aztertzen ditu.


Filosogiaren zeregina jakiturian:

-Giza esperientzia osorik arrazionalki azaltzen saiatu. Arrazoizkoaren eta ez-arrazoizkoaren mugak topatu. Jakituria-arlo bakar baten azalpenak absolututzat hartzea eragozten du: fundamentalismoari mugak ipintzen dizkio.

Entradas relacionadas: