Metodo Hipotetiko Deduktiboa eta Teknikaren Bilakaera

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Natura Zientzien Metodoa

Natura zientziek erabiltzen duten metodo hipotetiko deduktiboa hiru mailatan antolatzen da:

Metodoaren Mailak

  • Protokolozko esakuneak: Gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte, esperientzian froga daitezkeenak.
  • Legeak: Hipotesiak izaten hasten dira. Esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean, lege bihurtzen dira. Hau da, bai fenomenoen gertatzeari, bai fenomenoen arteko loturei buruzko esakune unibertsal, erregular eta aldaezinak dira.
  • Teoriak: Esakune unibertsalak dira. Horietatik deduzitzen dira zientzia bateko lege guztiak, eta horiei esker formulatzen dira lege berriak ere.

Metodo Hipotetiko Deduktiboaren Urratsak

  1. Ebatzi gabeko arazo bat proposatzen da behaketa eta esperimentazioa oinarri hartuta. Horri dagozkion hipotesi esplikatzaileak ematen dira, ikertzaileen irudimena ezinbestekoa izanik.
  2. Hipotesi horiek matematikoki formulatzen dira eta haietatik enpirikoki frogagarriak diren ondorioak deduzitzen dira. Hori da metodoaren momentu deduktiboa.
  3. Deduzitutako ondorioak enpirikoki frogatzen dira:
    • A) Egiaztapena: Behatutako gertaerek bat egiten badute hipotesitik deduzitutakoekin.
    • B) Faltsatzea: Behatutako gertaerek ez badute bat egiten hipotesitik deduzitutakoekin.
  4. Hipotesia frogatu denean, zenbait kasutan balio orokorreko lege bihurtzen da.

Teknika: Gizakia Bezain Zaharra

Teknika esaten diogu giza beharrak asetzea helburu duen eta ingurumena aldatzeko gaitasuna duten tresnak egitera zuzendutako jakintza teoriko-praktikoari. Gizakiok ezaugarritzen gaituen jakintza bat da, eta askoz lehenagokoa da zientzia baino.

Asmakuntza Erabakigarriak

  • Sua piztea
  • Gurpila
  • Nekazaritza
  • Metalak lantzea

Teknikaren Bilakaera (Ortega y Gasset)

José Ortega y Gasset filosofoak hiru aldi bereizten zituen teknikaren bilakaeran:

  1. Zoriaren teknika: Historiaurreko gizakiarena da. Oso sinplea da eta kolektibitate bateko ia kide guztien eskueran dago.
  2. Artisauaren teknika: Antzinaroko Greziakoa, Erromakoa eta Erdi Arokoa. Konplexuagoa da, eta, hori dela eta, pertsona batzuk teknika bakoitzean espezializatzen dira. Lanabesak baino ez ditu ekoizten, ezta makinak ere.
  3. Teknikoaren teknika: Aldi hau XIX. mendearen amaieran garatu zen guztiz. Lanabesetatik makinetara igaro ziren. Gaur egun bi teknikari mota daude: ingeniariak eta langileak.

Entradas relacionadas: