Metodo kartesiarra: Ezagutzaren bilaketa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

Metodo kartesiarra

Metodoa gauza guztien gainetik ezagutza perfektura eramango gaituen bidea da. Metodoa ezagutza guztietara aplikatzen diren arau batzuetan datza eta hori hala da inteligentzia eta arrazoitze gaitasunak berberak direlako gizaki guztietan. Metodoaren xedea, beraz, arrazoiaren erabilera naturala erraztea da. Metodoa jarraiki desbideraketa hau sahiestuko dugu, eta ez dugu inoiz hartuko egiatzat errakuntza bat.

Ebidentziaren Araua

Ez dugu ezer egiatzat hartuko, baldin eta adimenarentzat agerikoa ez bada, argi eta bereizia izan behar da.

Analisia edo Azterketaren Araua

Baieztapen konplexuak haiek osatzen dituzten elementu sinpleenetan bereizi behar dira, arazoa ahalik eta gehiena zatitu behar dugu, natura soiletan banatita geratu arte.

Sintesiaren Araua

Analisia egin ostean baieztapen sinpleak elkarrekin lotu behar dira eta horrela gradualki ezagutza konplexuak ziurtsunez berreraikitzeko sintesiaren bidez.

Zenbaketa eta Birpasaren Araua

Prozesuan emandako pauso guztiak berrikusi behar dira ezer ahaztu ez dela eta dedukzio akatsik egin ez dela ziurtatzeko.

Asmo horrekin Descartes bere metodoa filosofian aplikatzen hasi zen ezagutza konplexu denak analizatuz, horien artean enidentea ez den dena baztertuz eta egia argi eta berezietatik berriak deduzituz, sistema filosofiko osoa berreraiki asmotan.

Zalantza Metodikoa

Egiazko ezagutza seguru bat lortzea da helburu, gure arrazoimenaren bidez sortutako ezagutza bat sortzea, inolako zalantzarik sortuko ez digun ezagutza bat. Zalantza metodikoa, hortaz, aurrezagutzen egiazkotasuna konprobaru eta egia guztiz zalantza ezina aurkitzeko prozedura da eta haren helburua aldiz, filosoiaren printzipio argiak eta ziurrak aurkitzea da. Hori lortu bidean, aurrezagutza guztiak zalantzan jarriko ditu, onargarri diren egiaztatu arte. Hala ere, zalantza metodikoa ez da duda eszeptikoa, Descartesentzat egia ezagutu baitaiteke. Aitzitik, duda metodikoa estrategia bat da. Probisionala da (printzipio ziurra dudaezina aurkitu arte). Lau une edo fasetan banatu zuen:

Entradas relacionadas: