Mickeyren Ikerketa: Dinah Branden Hilketa eta Usteldutako Hiria

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Shannon Hotelean Atxiloketa eta Helen Alburyren Aitorpena

Shannon hotelean, Dick iristean, narratzailea atxilotzeko agindua zegoela esan zioten, Brand eta Dawnen salaketengatik. Poliziak Mickey harrapatu eta galdekatu egin zuen. Dickek uste zuen narratzailea zela hiltzailea, eta alde egin zuen. Helen Alburyk (Robert Alburyren anaiak), Dinah Branden hilketaren egunean zelatan zegoela, gauza garrantzitsuak ikusi zituen, eta Proctor Down abokatuari esan zizkion. Horregatik, abokatuak narratzailea deitu zuen. Narratzaileak Renorekin kontaktatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Elihurekin estortsioei buruz hitz egitea erabaki zuen, eta haren bila joan zen. Bidean, Reno non aurkitu zezakeen zekien gizon bat topatu zuen. Haren argibideak jarraituz, Renok azaldu zion Pete + McGraw (polizia + garagardo banda) Whisper eta Renoren kontra zeudela. Finlandiarra paretik kentzeko plan bat egin zuten. Whisper hilda zegoela kontatu zion. Narratzailea Renoren taldearekin geratu zen.

Willssonen Etxean: Gutunak eta Mehatxuak

Narratzailea Willssonen etxera doa, eta haren txoferrak ez dio sartzen uzten. Azkenean, gutunak dituela esaten dio, eta sartzea lortzen du. Willssoni azaltzen dio denak (Pete finlandiarra, Lew Yard, Whisper Thaler, Noonan) hilik daudela, eta herria berriz ere bere esku dagoela. Ondo antolatzen ez badu, gutunak argitaratuko dituela mehatxatzen du. Ondoren, Mickeyrekin hizketan aritu zen: Renok eta Petek borroka egin zuten, eta Renok Pete hil zuen. Willssonen ustez, narratzaileak hil zuen Dinah. Shepp eta Vanaman poliziek gorpua aurkitu zuten, eta agureak neskari idatzitako gutunak lapurtu zituzten. Neska hilda aurkitu zuten, baina ez da segurua. Rolffekin zerikusia duten biltegiak bilatzera joan ziren.

Biltegia: Tiroketa eta Ikerketa

Biltegia aurkitu zuten, eta Mickey kotxean gelditu zen, itxaroten. Narratzailea sartu zen, baina leihoek oholak zituzten. Azkenean, bultzatu eta sartu zen, baina ez zuen ezer ikusten. Ate bat bilatu zuen, baina zerbait entzun, eta tiroka hasi zen. Agure baten ahotsak argia pizteko esan zion. Botilak baino ez zeuden, eta agurea zaindaria zen; beraz, alde egin zuen. Beste biltegi batean sartu, eta entzun zuen berak hil zuela "puta hori". Bitartean, Mickey eta bera Reno Whisperrengandik kentzen saiatu ziren, eta zaurituta atera ziren. Ted bizirik aurkitu zuten, baina odolez beteta. Narratzaileak azaldu zuen beti pentsatu zuela bera izan zela hiltzailea, baina gau hartan drogatuta zegoela. Ez du ezer ikusten, eta saiatzen da ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen. Gogoan duen azken gauza da Dinahk nola lagundu zion egongelako Chesterfield-ean etzaten.

Entradas relacionadas: