Migrazio Kanpokoak: Espainiaren Emigrazio eta Immigrazio Historia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

KANPOKO MIGRAZIOAK

Estatuko mugatik kanpo egindako biztanleriaren mugimenduak dira. 1850tik 1975eko krisi ekonomikora, Espainia emigranteen herrialdea izan zen, eta jomuga nagusiak itsasoaz bestaldean eta Mendebaldeko Europan zeuden. Ordutik aurrera Espainia immigrazio-estatu bihurtu da. Baina azken urteetan, krisialdiagatik, langile askok ospa egin dute.

OZEANOZ BESTALDEKO EMIGRAZIOA

Ozeanoz bestaldeko emigrazioa, batez ere, Latinoamerikara joan zen, eta, bigarren mailan, Estatu Batuetara eta Australiara. Mota askotako emigrazioak egon ziren: iraunkorrak, aldi baterakoak, nekazaritza lanak egiteko... Emigrazio honetan bi loraldi eta bi krisialdi egon ziren:

Lehen loraldiak (1850-Lehen Mundu Gerrate)

Garai hartan Latinoamerikan immigranteak behar zituzten, kanalak eta portuak eraikitzeko, baita baliabide ekonomikoak ustiatzeko. Horregatik, immigrazioa erraztu eta espainiar biztanle asko joan ziren hara. Bestalde, Espainiak emigrazioari jarritako oztopoak murriztu zituen. Esan beharra dago askok ihes egiten zutela soldadutzara ez joateko.

Emigrante gehienen jatorria Ozeano Atlantikoaren inguruan zegoen (Galizia, Asturias eta Kanariak), eta helmuga nagusiak Argentina, Brasil eta Kuba izan ziren. Emigrante horiek gizon gazteak ziren, prestakuntza maila gutxirekin.

Krisialdiak eta berreskurapena

Ozeanoz gaindiko emigrazioak behera egin zuen bi Mundu Gerren artean, Lehen Mundu Gerratek sortutako segurtasun ezagatik; 1929ko krisi ekonomikoak Latinoamerikan izandako eraginagatik eta Espainiako Gerra Zibilagatik. Baina urte gutxira, ozeanoz gaindiko migrazioa berreskuratu egin zen. Horren arrazoiak hauek izan ziren: nazioarteko blokeoa kentzea, Espainiatik irteteko baimena izatea eta Frankoren irudia kontuan hartzea.

Momentu hartan, Asturiasen lantegi pila ireki ziren eta lanpostuak sortu ziren. Galiziar eta kanariar asko Latinoamerikara joan ziren eta emigrante horiek prestakuntza maila handiagokoak ziren (teknikari eta industrialariak).

Azken joerak

1960tik aurrera, ozeanoz gaindiko emigrazioak behera egin zuen, Latinoamerikako ekonomiak behera egin zuelako eta gaur egun itzulerak dira nagusi. Orain, jendea lana aurkitzeko helburuarekin Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara emigratzen da.

URTEROKO MIGRAZIOAK ETA EUROPARAKO EMIGRAZIOA

XX. mendearen erdialdera arte, urtaroko migrazioak izan ziren (adb, Levanteko zonaldetik Frantziara jo zuten). Migrazio hauek nekazariak eta etxeko lanetan zebiltzan emakumeak ziren, eta ondoren errefuxiatu politikoak. Aldi hau Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean bukatu zen.

Europarako loraldi handia (1950-1973)

1950 eta 1973 bitarteko aldian, Europarako emigrazioaren loraldirik handiena izan zen. Emigrazioa iraunkorra izan zen, hainbat arrazoiengatik: lehenik, 2. Munduko hondamendiak konpontzeko langileak behar ziren eta horretarako lan eskaintza ugari sortu ziren. Honez gain, hazkunde demografiko handia, nekazaritza biztanleriaren soberakina eta Europako soldata altuak faktore garrantzitsuak izan ziren emigraziorako.

Emigranteen jatorriaren gehiengoa Andaluzia eta Galiziakoa izan zen eta helmuga nagusiak Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala eta Suitza izan ziren. Emigrante hauek gazteak ziren, ez oso prestatuak eta meatzaritzan eta industrian lan egiten zuten.

Europarako emigrazioaren gainbehera

1973tik aurrera, Europarako emigrazio iraunkorrak behera egin zuen. Krisi ekonomikoak Mendebaldeko Europako herrialdeetan langabezia eragin zuen, eta emigrante asko itzuli egin ziren. Mende honetan, aldi baterako emigrazioa da nagusi.

Andaluziako eta Galiziako gizonezko gazteak Frantziara eta Suitzara doaz eta han nekazaritzan, industrian edo eraikuntzan aritzen dira. Esan beharra dago, Espainia ez delaemigrazio-herrialdea momentu hauetan, zeren eta eskulanarekin prestakuntza handiagoa da eta aipatutako beste herrialdeetan, etorkinen nazioarteko langileen arteko lehia da nagusi.

KANPOKO MIGRAZIOEN ONDORIOAK

Kanpoko migrazioek ere hainbat ondorio ditu: Batetik, Espainiako biztanleriaren murrizketa eta biztanleriaren banaketa desorekatua probintzien artean. Ondorio ekonomikoak, batetik, positiboak izan ziren, hazkunde indartsua eta langabezia jaitsi zirelako. Gainera, estatuaren merkataritza defizita jaitsi egin zen eta ekonomia finantzatu zen. Bestalde, negatiboak ere izan ziren.

Entradas relacionadas: