Migrazio Mugimenduak: Espainia eta EAE (XIX. mendea - Gaur egun)
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB
Dokumentu honek Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) migrazio mugimendu nagusiak aztertzen ditu, XIX. mendetik gaur egun arteko bilakaera historikoa eta joera nagusiak nabarmenduz.
Espainiako Kanpo Migrazioa (XIX. mendea - 1975)
XIX. mendetik 1975era arte, Espainia emigranteen herrialdea izan zen. Migrazio horiek batez ere Latinoamerikara, Europara, Kanadara eta Australiara zuzendu ziren. Bi aldi nagusi eta bi krisialdi bereiz daitezke:
Latinoamerikako Migrazioa: Aldiak eta Krisialdiak
XIX. mende erdialdetik 1914ra: Loraldia
- Latinoamerikako herrialdeek emigranteak behar zituzten azpiegiturak eraiki eta baliabideak ustiatzeko. Espainiar asko joan ziren.
- Emigrazioari jatorrizko oztopoak kendu zitzaizkion, nekazaritza atzerapenaren aurrean konponbidea baitzen.
- Jatorria eta helmuga: Galizia, Asturias eta Kanariar Uharteetatik Brasil, Argentina eta Kubara, batez ere.
- Profila: gizona, gaztea, ezkongabea, prestakuntza gutxikoa eta nekazaria zen.
1914-1945: Bi Mundu Gerren Arteko Beherakada
- Lehen Mundu Gerrak eragindako segurtasun eza.
- 1929ko krisiak Latinoamerikako lurraldeei kalte egin zien eta emigranteentzako kuotak ezarri zituzten.
- Gerra Zibilean eta Gerraostean, zailtasunak Espainiak blokeoa zuelako, frankismoaren ondorioz.
1945-1960: Blokeoaren Amaiera eta Berreskurapena
- Espainiari ezarritako blokeoa kendu zen eta NBEk Espainiako ikuspuntua aldatu zuen.
- Jatorria eta helmuga: Galiziatik eta Kanariar Uharteetatik Venezuelara, Brasilera eta Argentinara joan ziren.
- Profila: prestakuntza handiko familiak.
1960tik aurrera: Beherakada
- Latinoamerikako ekonomiak gainbehera egin zuen.
- Beste lurralde batzuekin migrazio lehia sortu zen.
Europako Migrazioa (Hirugarren Etapa)
XX. mende erdialdera arte: Migrazio Urria
- Migrazioa urria eta sasoikoa zen.
- Bertara nekazariak, eraikuntza langileak eta etxeko neskameak joan ziren.
1950-1973: Loraldia eta Garapen Ekonomikoa
- 1963-1964ko krisialdia izan ezik, Espainiako garapen plana martxan jarri zen eta lanpostuak sortu ziren. Hala ere, emigrazioak iraunkor jarraitu zuen.
- Arrazoiak:
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lan eskaintza zabala zegoen Europako hazkunde ekonomiko handia zela eta.
- Espainian hazkunde demografiko handia zegoen, nekazari gehiegi zeuden lanean eta industriak ezin izan zien aurre egin.
- Jatorria eta helmuga: Andaluziatik eta Galiziatik Alemaniara, Suitzara eta Frantziara joan ziren.
- Profila: prestakuntza maila txikiko gazteak.
1973tik aurrera: Europako Migrazioaren Beherakada
- Krisiak Europa kaltetu zuen, eta asko itzuli ziren.
- Gaur egungo migrazioa sasoikoa eta aldi baterakoa da.
- Bestalde, egungo krisia dela eta, prestakuntza handiko gazte askok alde egin dute.
EAEko Migrazio Mugimenduak
Kanpo Migrazioak EAEn
- EAE emigrazio eskualdea izan zen, jabetzaren egitura eta lurren zatiketaren ondorioz.
- Familiako ustiategiak ezin zirenean zatitu, seme-alabak itsasoz beste aldera joan ziren, Latinoamerikara, gehienbat.
Barne Migrazioa eta Inmigrazioa EAEn
- XX. mendearen bigarren hamarkadatik 1975era arte, EAE inmigrazio gune bilakatu zen, industrializazio azkarra zela eta. Kanpoko emigrazioa gelditu zen.
- Jatorria: Espainiatik biztanleak iritsi ziren, batez ere Burgos, Gaztela eta Leon, Extremadura eta Galiziatik EAEra (Bilbo, Barakaldo, Donostia, Gasteiz).
1975etik aurrera: Krisia eta Migrazio Joera Berriak
- 1975eko krisi ekonomikoak siderometalurgia eta motorraren sektorea gogor jo zituen.
- Horrek migrazioa gelditzea ekarri zuen; asko beren herrietara itzuli ziren eta saldo negatiboa izan zen.
- Gaur egun, lurralde barruko migrazioak dira nagusi, lan arrazoiengatik, kostako hirietara gehienbat.
- Bizitoki-lantokiaren arteko joan-etorriak (pendulu-mugimendua) ere aipagarriak dira.
- Atzerriko immigrazioak gora egin du 1990etik aurrera, gehienbat Latinoamerikatik, baina baita Europatik eta Afrikatik ere.
- Gehiengoa Araban dago.