Mikroorganismoen Erreinuak eta Ezaugarriak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB

PROTISTEN ERREINUKO MIKROORGANISMOAK

PROTOZOOAK

  • Zelulabakar eukariotoak.
  • Heterotrofoak.
  • Koloregabeak.
  • Horma zelularrik gabeak.
  • Higikorrak.

Lau talde nagusi daude:

  1. Flagelatuak
  2. Ziliatuak
  3. Errizopodoak
  4. Esporozooak

Ziliatuak

  • Zilioekin mugitzen dira.
  • Bi nukleo dituzte.
  • Adibidez: Paramecium.

Flagelatuak

  • Batzuk patogenoak dira gizakiarentzat.
  • Flagelo bat edo gehiago dituzte.
  • Adibidez: Trypanosoma brucei (loaren gaixotasuna).

Errizopodoak

  • Pseudopodoekin mugitzen dira.
  • Fagozitosi bidez elikatzen dira.
  • Batzuk parasitoak dira (Entamoeba histolytica-k amebiasia sortzen du).
  • Beste batzuek oskola dute: foraminiferoak eta erradiolarioak.

Esporozooak

  • Ez dira higitzen.
  • Parasitoak dira.
  • Giza parasito ohikoena Plasmodium da (malaria sortzen du).

ALGAK

  • Eukariotoak eta autotrofoak.
  • Pigmentu desberdinak dituzte: klorofila, pigmentu gorrixkak, marroiak, horixkak, etab.
  • Onddoekin sinbiosian bizi dira, likenak osatuz.
  • Zelula pareta desberdinak:
    • Kaltzio karbonatozko metaketekin (koraletako algak).
    • Silizez osatuta (diatomeak).
    • Zelula paretarik gabe (Euglena).

ONDDOEN ERREINUKO MIKROORGANISMOAK

Onddoak klorofilarik gabeko organismo eukariotikoak dira, zelulabakarrak edo zelulanitzak, benetako ehunik gabeak.

  • Zelula pareta kitinazkoa da.
  • Zelulanitzak harizpidunak dira eta hifak eratzen dituzte. Hifen multzoari mizelio deritzo.
  • Ugalketa sexu bidezkoa (konjugazioa) edo sexugabea izan daiteke.
  • Gehienak saprofitoak dira (hondakin organikoz elikatzen dira).

Onddoen eraginez, hondakin organikoetako proteinak, lipidoak eta gluzidoak substantzia ez-organiko bihurtzen dira (CO₂, H₂O, gatz mineralak...). Substantzia horiek lurzoruan geratzen dira edo uretan disolbatzen dira, eta ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabil ditzakete.

LIZUNAK

  • Zelulanitzak dira.
  • Penicillium generoak antibiotikoak sortzen ditu.

LEGAMIAK

  • Zelulabakarrak dira.
  • Oso ezaguna da Saccharomyces, hartzidura alkoholikoa sortzen duena.
  • Batzuk parasitoak dira (adibidez, Candida).

MIKROORGANISMOEN EKOLOGIA ETA KONTROLA

MIKROORGANISMOEN HAZKUNTZA

Eragina duten faktoreak

  1. Tenperatura: Guztiek hazkunde-tenperatura hobezinak dituzte.
  2. Oxigenoa: Behar izatearen arabera, mikroorganismo mota hauek daude:
    • Aerobio hertsia (O₂ kantitate handia behar du).
    • Aerobio fakultatiboa (O₂ kantitate txikia jasan dezake).
    • Anaerobio hertsia (Ezin du O₂ jasan).
    • Anaerobio fakultatiboa (O₂ kantitate txikiak jasan ditzake).
  3. pH: Tenperaturaren kasuan bezala, pH optimoa dute.

Hazkunde-faseak (Sistema etenetan)

Hazkuntza-sistema etena inguru itxian gertatzen da, non hasierako elikagaiak baino ez dauden:

  1. Latentzia fasea
  2. Fase esponentziala
  3. Fase geldikorra
  4. Heriotza fasea

MIKROORGANISMO BATEN BIRULENTZIA

Birulentzia parasito baten patogenotasun maila da. Parasitoak ostalariaren ehunak inbaditu eta bertan ugaltzeko gaitasuna adierazten du.

Toxinak

Ostalariari kalteak eragiten dizkioten mikrobio-substantziak dira:

  • Exotoxinak: Organismo patogenoak sortu eta jariatutako proteina disolbagarriak. Salbuespenak salbuespen, beroarekin erraz suntsitzen dira.
  • Endotoxinak: Gram negatiboen bakterioen mintzetako lipopolisakaridoak. Beroarekiko erresistentzia dute. Beherakoak, sukarrak eta, batzuetan, odoljarioak sortzen dituzte.

TRANSMISIO BIDEAK

  1. Kontaktu zuzena: Musu, sexu-harreman, gorputz-lesio, plazenta edo edoskitzearen bidez. Bi pertsonen fluidoak kontaktuan jartzen dira.
  2. Airea: Ur-tantatxoetan edo hautsetan esekita. Gehienek arazoak sortzen dituzte atmosferan bizi direnean. (Adibidez: katarro arrunta, gripea, barizela...).
  3. Ibilgailuak: Gaixotasunen transmisioan ibilgailu posibleak likidoak eta janaria dira.
    • Ura bada: kolera, sukar tifoidea, amebiasia.
    • Janaria bada: botulismoa, salmonelosia.
  4. Bektoreak: Patogenoa transmititzeko gai den edozein organismo da. (Adibidez: zorriek tifusa transmititzen dute).

SENDABIDEAK

  • Antibiotikoak: Bakterio eta onddo batzuek beste zenbait hiltzeko edo horien hazkundea ekiditeko sortutako substantziak.
  • Antimikotikoak: Onddoek sortutako gaixotasunak sendatzen dituzten substantziak.
  • Antibirikoak: Birusaren osagaien eraketa eragozten duten substantziak (adibidez, interferona).
  • Sulfamidak: Bakterioen suntsitzaileak.

Entradas relacionadas: