Mikroorganismoen Mundua: Bakterioak, Birusak eta Protistak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB
Protista Erreinua
Protozooak
Zelulabakarrak eta mikroskopikoak, heterotrofoak; ingurune urtarrean bizi (ur gazi edo gezetan); gehienak askeak, batzuetan parasitoak (ostalariari gaixotasuna); zooplanktona osatu: ur azalean; beste animalien elikagaiak.
Protozoo Taldeak
- Flagelatuak: Flageloa, askeak edo parasitoak.
- Zilatuak: Zilioak, askeak edo parasitoak.
- Errizopodoak: Pseudopodoak, askeak edo parasitoak.
- Esporozooak: Parasitoak.
Algak
Zelulabakarrak (batzuetan koloniak eratu), edo zelulaniztunak (ez dute ehunik eratzen); Autotrofoak, klorofiladunak (fotosintesia); Urtarrak (ur gazi edo gezetan): Fitoplanktonaren parte, ur azalean; Garrantzi industriala, elikadura (Asian gehienbat), sendagaiak, ongarriak...
Alga Taldeak
- Alga berdeak: Klorofila pigmentua, Euglena.
- Alga arreak: Pigmentu horixka, Diatomeoak.
- Alga gorriak: Pigmentu gorria (karotenoa), Koral alga.
Monera Erreinua
Bakterioak
Edonon bizi daiteke; zelulabakarrak (batzuetan koloniak eratu); Lurreko lehen izaki bizidunak orain dela 3.500.000.000 urte.
Bakterioen Egitura
- Flageloak: Mugitzeko hari formako luzakina.
- Babes Mintza: Kapsula, zelula pareta biltzen du. Bakterio patogeno batzuetan, babestuagoak egoteko.
- Zelula Pareta: Zelula mintza biltzen du. Forma ematen dio.
- Zelula Mintza: Substantzien sartu-irteerak erregulatu.
- Zitoplasma: Zelularen barnealdea.
- Material Genetikoa: (ADN) Zelularen funtzionamendua kontrolatu eta erregulatu. Zitoplasman solte, nukleorik ez.
Birusak
Birus handiena = bakterio txikiena (mikroskopio elektronikoa erabiliz ikusi); ezin dira izaki biziduntzat hartu, ez dira bere kabuz bizi-funtzioak egiteko gai; nahitaezko parasitoak: bizitzeko ostalari bat behar dute: infekzioa -> birusaren DNAren kopiak bakterioaren tresneria erabiliz -> mintzaren apurketa.
Egitura
Sinplea; Kapsidea: proteinaz eratuta; kanpoko bilgarria: batzuetan (hiesaren edo gripe birusa); azido nukleikoa: informazio genetikoa (DNA edo RNA).
Birusaren Infekzio-Prozesua
- Birusaren zelulan sartzen da.
- Osagai birikoak ugaldu eta kateatu egiten dira.
- Beste birus batzuk irteten dira.
Mikroorganismo Onuragarriak
- Deskonposatzaileak: Hildako animalien edo landareen hondakinen materia organikoa inorganiko bihurtu (saprofitoak).
- Planktona: Animalia urtar askoren elikagai.
- Heste Flora: Animalien digestio-hodian (sinbionteak).
- Elikagaien Ekoizpena: Jogurta, gazta, ozpina, garagardoa....
- Antibiotikoen Sorrera: Penizilina.
Mikroorganismo Kaltegarriak
Mikroorganismo patogeno gutxi: protozooak, onddo mikroskopikoak eta birusak (guztiak, nahitaezko parasitoak); nola gaixotzen gara? -> beste norbaitek kutsatuta edo ingurunetik; infekzioa: mikroorganismo patogenoa izaki bizidunen barnean sartzea; Sartzeko bideak: larruazala, arnasbideak, digestio bidea eta sexu harremanak.
Gaixotasuna | Mikroorganismoa | Nola transmititzen den | Sintomak |
---|---|---|---|
Hotzeria | Birusa | Airearen bidez | Sudur konjestioa, doministikuak, eztula eta sukarra. |
Hiesa | Birusa | Sexu harremanak | Ahultasun orokorra, defentsak jaitsi egiten dira. |
Nola Babes Gaitezke?
- Higienea: Eskuak ondo garbitzea.
- Egoera onean dauden elikagaien eta edarien kontsumoa.
- Prebentzioa: Txertoa.
- Sendagaiak: Antibiotikoak.
Txertoak
Gure gorputza mikroorganismo patogenoei aurre egiteko eta gaixotasuna saihesteko prestatzen dugu. Gaixotasun bat sortzen duen mikroorganismo hila edo ahuldua erabiltzen dugu gure gorputzak babes zelulak (antigorputzak) sor ditzan.
Antibiotikoak
Penizilina (Fleming) -> lehena; bakterioen kontrakoak, EZ birusen kontrakoak; kontuz! Soilik hartu medikuak errezetatu badizu.