Miren eta Maitasunaren Bidaia: Harreman Errealak eta Estereotipoak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB
Miren: Nortasuna, Kezkak eta Burutazioak
Miren neskato gaztea da, donostiarra. Margotzeko zaletasuna du eta, adinagatik, inoiz ez du amodio-harremanik izan; horregatik, irrikitan dago bat izateko. Sentibera, ausarta eta erromantikoa da.
Errusiako Urte Berriko Tradizioa eta Miren
Errusiako Urte Berriko tradizioaren arabera, neska gazte batek Urtezaharretik Urte Berrira kalean ikusten duen lehen gizonaren izena bere maitalearena izango dela dio. Liburuan tradizio honi buruz hitz egiten da, Miren Kandinsky margolariaren alargunak idatzitako liburu bat irakurtzen hasten delako eta bertan tradizio horren berria agertzen delako. Tradizio hau oso garrantzitsua izan zen Mirenentzat. Izan ere, Mirenek, adinagatik eta lagunak sexu-harremanetan hasi zirenez, burlak saihesteko mutil-lagun bat izateko irrikitan dago, eta horregatik erabakitzen du tradizioa jarraitzea.
Mirenen Harremanak eta Ilusio Hautsiak
Mirenek aurkitutako mutila perfektua izango zela pentsatzen zuen, baina gero guztiz kontrakoa gertatu zen. Zakarra zen, gaizki hitz egiten zion, sexua besterik ez zuen nahi, eta bere opariak mespretxatzen zituen. Laburbilduz, Mirenek ilusio handiak egin zituen, eta mutilak ez zion ezta bere benetako izena ere esan.
Idazlearen Mezua: Harreman Errealak eta Estereotipoak
Nire ustez, idazleak azaldu nahi digun gaia da benetako harremanak eta harreman idealak daudela, eta benetako harremanetan dena perfektua dela pentsatu arren, ez dela horrela izango. Noizean behin ziurrenik gatazkak egongo direlako. Benetako harremanak ez dira Miren eta Aitorrek zituztenak; horiek harreman toxikoak dira, eta aurrera jarraituz gero, orain artekoak baino egoera okerragoak izango zituzten. Horretaz gain, nire ustez, idazleak neskek harremanei buruz dituzten estereotipoak apurtu nahi ditu. Mirenek harremanak oso idealizatuta ditu, eta horregatik "Aitor" "Manurekin" konparatzen du, Aitorrek ez dituelako bere itxaropenak betetzen. Idazleak emakume askok barneratuta duten estereotipoa kritikatzen du, baina estereotipo hori txikitatik telebistan eta antzekoetan ikusten delako agertzen da.
Liburuaren Amaiera eta Balorazioa
Aitorren portaera zakarra dela eta, Mirenek harekin harremana bukatzea erabakitzen du eta Bastidara doa gurasoekin. Han, Manu izeneko mutil bat ezagutzen du liburutegi batean. Kandinskyren poster baten harira hizketan hasten dira eta azkenean maitemintzen dira. Nire ustez, liburua ondo amaitzen da; amaiera aurreikusten nuen arren, gustatu egin zait. Ez nuke amaiera aldatuko, gustatu egin zaidalako eta liburu hau gure adinekoei gomendatuko nieke, batez ere.