Mirenen Patu Tragikoa: Maitasuna eta Galera Berrotan
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Gertatutako guztiaren ondoren, Ana, erotuta, begirada galdua duela eta panpina zahar batekin jolasten ibiltzen da egun osoan.
Miguel eta Mirenen Hasierako Harremana
Miguel gero eta atseginagoa da Mirenekin, eta Miren gero eta maiteminduago dago berarekin. Mutilaren gurasoak konturatu gabe hitz egiten dute bi gazteek. Gainera, Migelek joan-etorriak egiten ditu Madrilera, medikuntza ikasten ari delako, nahiz eta berari benetan gustatzen zitzaiona marraztea zen. Miguel Mirenen sentimenduez baliatzen da eta nahi duenerako erabiltzen du. Miren asko tristetzen da Miguel Madrilera itzultzen denean, eta are gehiago bere gutunak erantzuten ez dituenean.
Marta eta Mirenen Egoera Zaila
Egun batean, Marta (Mirenen haurtzaroko laguna) Berrotan agertzen da, Tolosako gizon aberats batekin ezkonduta. Martak Mireni bere neskame izateko eskaintza egiten dio, baina arazo batzuk daude:
- Mirenek jakin nahi du Migelek benetan beragatik zer sentitzen duen.
- Julian jaunak Mirenen aitari dirua ematean kontratu bat sinatu zuen. Beraz, legez, Miren Julianen propietatea da.
Baserriaren Gainbehera eta Miguelen Gutuna
Denbora aurrera doa eta gauzak ez dira gehiegi aldatzen. Anak zoratuta jarraitzen du, eta Miguel ostera medikuntza ikasketak egiten dago oraindik. Baina aste batzuk pasatu ondoren, Julian jaunari Miguelen gutun bat iristen zaio. Semeak Australian dagoela esaten dio eta aitari dirua ere eskatzen dio.
Familiaren Galera eta Ana Zoroetxean
Urteak pasatuta, baserria gero eta hutsago geratzen ari da:
- Amona eta Fermina (amaordea) hil egiten dira.
- Migelek Australian jarraitzen du itzultzeko pentsamendurik gabe.
- Ferminaren heriotzaren ondoren, Julianek alaba zoroetxe batera darama.
Azkenean, Julian eta Miren baino ez dira geratzen Berrotan. Bere aitaordea gehienetan kanpoan dagoenez, Miren egoten da etxearen buru Alairekin (basoan topatutako txakurra).
Miren eta Antonioren Maitasun Istorioa
Horrelako egun batean, Mirenek, kaletik zihoala, ijito talde batekin topatu zen eta haietako bat begira geratu zitzaion. Hurrengo egunean bisitan joan zitzaion Antonio izeneko ijitoa, eta hala egin zuen geroago etorri ziren hurrengo egunetan ere. Horrela, gutxika-gutxika, Miren eta Antonio maiteminduz joan ziren.
Julianen Heriotza eta Antonioren Sakrifizioa
Julian bere bidaietako batean joan zen; beraz, Antonio eta Miren bizitza berria egiten hasi ziren Berrotan, egun batean Mirenen aitaordea agertu zen arte. Julian jauna mozkortuta heldu zen etxera eta Miren bortxatzen saiatu zen, baina bat-batean Antonio agertu eta Julian hil egin zuen.
Antoniok bere familiari agur egin behar izan zion Mirenekin egon nahi bazuen. Bere jendearentzako bekatu larria zen ijitoak paioekin batzea, haiekin ezkontzea edo umeak izatea, baina Miren asko maite duenez, berarekin gelditzea erabaki zuen.
Tragedia Berriak eta Mirenen Bizitza Berria
Ezkondu eta hamar urtera, seme bat izan zuten, Imanol izenekoa, eta Marta eta Pernandok umea lurrera ekartzen lagundu zuten. Miren eta Antonio inoizkorik zoriontsuenak ziren Imanol etxean edukita.
Gau batean, Antoniori barrabilak moztu zizkioten eta handik denbora gutxira bere burua hil zuen. Miren bere lagunaren (Marta) etxera joan zen eta handik gutxira, Marta hil zen, eta Miren eta Pernando ezkondu ziren.
Epilogoa: Imanolen Bila
Egunerokoa hor bukatzen da. Jone, irakurtzen bukatu eta Imanolen bila joaten da Tolosara, baina zoritxarrez bi urte lehenago hildakoa zen.