Misterioa Leroux Institutuan: Ikasle, Amodio Debekatuak eta Hilketa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Raf, hemezortzi urteko neska bat da. Bere ama aurreko urtean galdu zuen, eta bere aitarekin bizi da institutu ondoan, bere aita Lizeoko atezaina delako. Beste atezain bat ere badago, Matias izenekoa.

Ikasle Gatazkatsuak eta Ekintza Bandalikoak

Mackito, Rafen gelako mutil bat da, bera bezala, kurtsoa errepikatzen ari da. Mackito eta bere lagun batzuk, institutuan, gauza txarrak (trastadak) egiten ibiltzen dira beti, bai irakasleari eta bai ikasleei ere. Oraingoan Mackito harrapatu dute laugarren mailako zakarrontziari su ematen, baina inoiz ez diote zigorrik jartzen, ezta bere bandako lagunei ere. Haiek dira Tomy, Txufo eta "Aberatsa". Komunak apurtu, autoei gurpilak zulatu, ikasleei dirua eskatu eta abar egiten dituzte.

Amodio Debekatua eta Ikerketa

Arratsalde batean, Raf, bere txakurra, Bolki, paseatzen dagoen artean, argia ikusi du Lizeoko departamentu batean. Hurbildu da bertaraino, eta aitaren giltzak hartu ondoren, pare bat pisu igo, eta Anselmo (Edertxito) deitzen zioten arteko irakaslea, beste neska batekin, amodioa egiten ari dela ikusi du.

Rafek bere lagunei, Kathi, Gari eta Rosari, kontatzen die dena. Orduan, denak hasten dira ikertzen, jakiteko nor den neska. Geroago, konturatzen dira Ines dela, ingeleseko irakaslea.

Mendikateko Irteera eta Heriotzaren Itzala

Hurrengo astean, batxilergoko ikasleak Rablón mendikatera doaz, aste baterako. Nahiz eta eguraldi txarra eduki, oso ondo pasatzen dute, eta bueltan datozenean, institutuan polizia agente bat dago denei galderak egiten. Zurrumurruak zabaldu dira, hildako bat dagoela Lizeoan esaten dute.

Denak esaten dute Ines dela, ingeleseko irakaslea, eta pozoituta hil dela, poltsikoan nota batekin, Anselmori botatzen dio bere heriotzaren errua.

Iraganeko Oroitzapenak eta Gutun Misteriotsua

Raf konturatzen da, txikiagoa zenean, bere amarekin eta bertako botika batean, ezagutu zuela Inesen ahizpa bikia, Monika izenekoa.

Handik denbora batera, Rafek Inesen gutun bat jasotzen du, dena azalduz.

Mendekuaren Jatorria eta Egiaren Argia

Behin mediku kontsultan zegoela, bere ahizpa bikiarekin, bihotzeko arazoekin, bere besoetan hil zela eta orduan, mendeku bezala, bururatu zitzaiola Inesi, Matiasen laguntzarekin, tanatoriora barik Lizeora eramatea gorpua. Irakasle gelan, Ines haserre zegoen Anselmorekin, Rafaela bere andregaiarekin ezkontzera zihoalako. Dena argitu ondoren, Raf Kataluniako unibertsitatera doa arkeologia ikasteko.

Pertsonaia Nagusiak

  • Raf: Leroux ikastetxean azken urtea errepikatzen ari da. Aurreko urtean bere ama hil zen, eta bere aita eskolako atezaina da. Neska ausarta da. Koaderno bat idaztea erabakitzen du, eskolako gertakizunekin. Arkeologia ikasiko du unibertsitatean.
  • Mackito: Lizeoko ikasle bat da, eta zakarrontziko paper bati metxeroarekin sua eman ondoren harrapatzen dute.
  • Rafen aita: Eskolako atezaina da. Emaztea galdu zuen. Ez zaio denbora asko falta jubilatzeko.
  • Monika: Inesen ahizpa bikia da, eta botikaria da. Bilboko botika batean egiten du lan. Pozoituta hiltzen da.

Entradas relacionadas: