Mitosia, Meiosia, Golgi aparatua eta zelulen arnasketa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB
MITOSIA
Profasea: Kromosomak kondentsatu, mintz nuklearrerantz desplazatu, mintz nuklearra eta nukleoloa desagertu eta ardatz mitotikoa eratu.
Metafasea: Kromosomen kondentsazio maximoa, kromosomak zelularen erdian plaka ekuatoriala osatuz, zinetokoroaren eraketa, kromatida bakoitza polo batera lotuta.
Anafasea: Kromatidak banatu, bakoitza polo ezberdin batera.
Telofasea: Mintz nuklearra eta nukleoloa berriro agertu, kromosomak deskondentsatu.
ZITOZINESIA
Zitosinesia zitoplasmaren banaketan datza.
- Animalia zeluletan: Zitoplasmaren zatiketa zitoplasma estutuz gertatzen da; eta anafasearen bukaeran edo telofasearen hasieran, aktina eta miosinazko harizpiz osatutako eraztun uzkurkor bat eratzen da eremu ekuatorialean.
- Landare zeluletan: Sortzen den erdiko egitura fragmoplastoa deritzo. Egitura hori periferiarantz hasten da eta mintz plasmatikoarekin bat egiten du. Sortzen den xafla komunikazio-zubi batzuek eteten dute, plasmodesmo izenekoek.
MEIOSIA
I. Profasea
- Leptotenoa: Kromosomak kondentsatu, kromosoma bakoitza 2 kromatidaduna.
- Zigotenoa: Kromosoma homologoak bata bestearekin elkartu, loturak eratu (sinapsiak).
- Pakitenoa: Kromosomak uzkurtu, 2 kromosomek zinetokoro bakarra partekatu, elkargurutzamendua, ondorioz birkonbinazio genetikoa.
- Diplontenoa: Kromosoma homologoak banatzen hasi, kiasmetatik lotuta geratu.
- Diazinezia: Kromosomak uzkurtu, kiasmak muturrerantz, nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen hasi.
I. Metafasea: Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertu, kromosomak plaka ekuatorialean kokatu.
I. Anafasea: Kromosoma homologoak, bakoitza polo batera.
I. Telofasea: 2 zelula haploide eratu dira, baina kromosoma bakoitzak 2 kromatida ditu.
II. Profasea
Laburra, ardatz mitotikoa agertu.
II. Metafasea: Kromosomak plaka ekuatorialean, zentromerotik banatu.
II. Anafasea: Kromatidak banatu, bakoitza polo batera.
II. Telofasea: Kromosomak deskondentsatu, mintz nuklearra agertu.
Zitosinezia: 4 zelula haploide eratzen dira.
GOLGI APARATUA
- (1-2-3): Partikula handiak barneratzen dira (mantenugaiak, mikroorganismoak, zelula-hondarrak). Mintzeko errezeptoreekiko kontaktuan, pseudopodoak eratzen dira partikula inguratuz eta besikula sortuz: fagosoma.
- Fagosoma lisosomekin lotzen da, fagolisosoma eratuz, partikula horren digestioa burutuko duten entzimekin elkartuz.
- (4-5): Partikulak zelulatik kanpo ateratzen dira besikula batean sartuta. Partikula horiek zelulak ekoitzitako hondakin-substantziak edo metabolitoak izan daitezke, eta beste zelula batzuen funtzionamendua erregulatzeko erabiliko dira.
2: fagosoma; 3: lisosoma; 4: jariatze-besikula
GALDETEGIA (1)
Ugal organoetan: barrabila eta obulutegian, 8 kromosoma dituzten 4 zelula haploide, 2 zelula haploide eta jatorrizkoa bezalakoak sortuko dira. Zelula diploideak dira beti. Tetradak osatzen dira. Homologoak. Landare zelulen arteko komunikazioa bermatzen duten horma zelularreko kanalak. Zinetokoroa. 12 eta 6. Kromosoma telozentrikoa. Pakitenoan. S fasean.
GALDETEGIA (2)
Energia eta materia substantzia organikoetatik. C6H12O6 + 6 O2 → 6 CO2 + 6 H2O. Arnas katean. NADH. 36 ATP. 2 ATP. Hartzidura alkoholikoa ematen ari da eta gasa karbono dioxidoa da. Muskuluetan oxigeno gabezia dagoenean.
ARNASKETA KATEA
- I. Konplexua: Elektroiek NADH deshidrogenatuz Q koentzimara bideratuko dituzte, protoiak ponpatuz eta NAD+ askatuz.
- II. Konplexua: Elektroiek FADH2 deshidrogenatuz Q koentzimara bideratu eta FAD utzi (ez ditu protoiak ponpatuko).
- III. Konplexua: Elektroiek Q koentzimatik C citokromora transferitu, aldi berean protoiak ponpatuz.
- IV. Konplexua: Elektroiek C citokromotik O2-ra transferitu, O2 erreduzituz eta H2O eratuz.
- H+ ponpatu mintz arteko gunera.
- Ubikinona e- garraiatzaile gisa jardun.
- Zeharkako proteinek eta proteina integralak.
- V. Konplexua: Gradiante elektrokimikoaren energia-iturria aprobetxatu ATP-ak sortzeko.
- O2 azken e- hartzailea da.