Mitotik Logikara: Filosofiaren Sorrera eta Garapena
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Mitotik Logikara (Arrazoimena)
Jakintza Mitikotik Logikora
Filosofia giza pentsamendu mitikotik arrazoira igarotzean sortu zen.
Munduko hainbat fenomenok hamaika arazo sortzen dizkio izaki primitiboari. Kontzientzia mitikoa, gizakiari problematiko zaizkion galdera horiei ematen dien erantzunen multzoaz eraturik dago. Erantzun horiek ordea, irudimenezkoak dira funtsean. Kontzientzia mitikoak natura-elementuak pertsonifikatu eta kontzientziaz janzten ditu.
Jakintza mitikoan bi alderdi bereizi behar dira:
- Alde batetik, mitoaren unibertsoaren azalpen handi gisa hartzea da.
- Bestetik, mitoak, magiaren, orakuluaren eta abarren itxura hartuz, arazo praktikoak erabaki nahi zituen.
Gizakiak, berez, gauza, gertakari eta fenomenoen funtsa aztertzera jotzen du. Arrazoizko jarrera hori bilatzean datza, gauzak barruko harremanetan aztertzean, alegia.
Jakintza filosofikoa gogoeta bat da, arrazoiak jarrera kritiko eta logiko baten bidez egiten duena.
Filosofiaren Sorrera
K.a. VI. mendean sortu zen Joniako hiri batzuetan.
Erlijio Olinpikoa Krisian
Olinpoko jainkoek sinesgarritasun galdu zuten herriaren aurrean. Zalantzari eta arazoen birplanteamenduari esker filosofia sortu zen.
Egoera Soziopolitikoa
Antzinako Grezian monarkia hierarkikoak zuen boterea. Sozialki ordena aristokratikoak zuen hegemonia gizarte gerlari eta heroiko batean. VI. mendean polis indartuak sortu ziren. Polis horietan giza talde berri bat sortu zen, merkatariena.
Demokraziaren Sorrera
Politika, demokrazia agoraren inguruan, plazaren inguruan, landu zen, eta herritarren ordezkariak bertan biltzen ziren. Hitzak, diskurtsoak eta logosak eragin handia izan zuten gizarte horretan.
Beste Herriekiko Harremanak
Norberaren herriko mitoak, ohitura zaharrak eta arauak ere kanpotarrekin alderatzen dira, mundu-ikuskera, azalpen eta interpretazio berriak sortzeko. Ikuskera kosmopolita horrek zalantzaren bidea ireki zuen.
Pentsamendu Abstraktua
Pentsamendu abstraktuak ahalbideratu zituzten faktoreak hurrengoak dira:
- Idazkera alfabetikoa
- Diruaren sorrera
- Egutegiak
- Astronomia eta matematikarien eragina
- Greziar artikulu neutroaren erabilera
Natura (Physis), nolakoa zen azaldu nahi zuten filosofoek.