Moderatuak eta Progresistak XIX. mendeko Espainian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Moderatuak eta Progresistak

Sarrera

Moderatuen eta progresisten artean ez zegoen alde handirik. Biek onartzen zituzten konstituzioa, sufragio zentzitarioa eta erlijio katolikoa.

Moderatuak

Moderatuak aristokrazia latifundista, goi-burgesia, goi kleroa eta graduazio handiko militarrak ziren; herri-klaseen masa handia alde batera uzten zuten. Nazio-subiranotasunaren printzipioa ez zuten onartzen, koroa eta Gorteen (nazioaren) arteko subirotasun partekatua baizik. Koroak eskumen handiak zituen, hala nola, betoa jartzekoa, ministroak izendatzea eta Gorteak desegitea. Sufragio zentzitarioaren alde zeuden eta Eliza katolikoaren defendatzaileak, hau da, Estatu konfesionala ezarri nahi zuten. Bestalde, eskubideak onartzen zituzten baina oso mugatuak: prentsa askatasuna baina zentzura epaileekin. Estatu zentralizatua ezarri nahi zuten.

Progresistak

Progresistak burgesia txikia eta ertaina, lanbide liberalak, eskulangileak eta graduazio txikiko militarrak ziren. Nazio-subiranotasunaren printzipioa defendatzen zuten: subiranotasuna herrian oinarritzen da eta Gorteek soilik subiranotasun hori ordezkatzen dute; koroaren boterea mugatuta dago. Konstituzioa estatuaren gorengo araua da eta erregeak zin egin behar du; erregeak erreinatu egiten du, baina ez du gobernatzen. Sufragio zentzitarioa defendatzen zuten, baina murriztapen gutxiagorekin, hauteslea izateko eskatzen zen kopurua gutxitu egin zen. Eskubide zabalagoak onartzen zituzten: zentzura gabeko prentsa-askatasuna aldarrikatzen zuten. Hala ere, hauek ere Eliza katolikoaren defendatzaileak ziren, hau da, estatu konfesionalaren aldekoak ziren baina gurtza-askatasunarekin. Estatu deszentralizatua nahi zuten.

Moderatuen gobernua (1834-1836)

Moderatuen lehenengo emaitza Errege Estatutua (1834) egitea izan zen, Martinez de la Rosa-k ministro berriak bultzatuak. "Emandako agiria" (erregeak herriari emandako edo oparitutako dokumentua) zen. Erregimen zaharraren eta Erregimen berriaren trantzisioa oso traumatikoa ez izateko egin zen. Ez zegoen botere banaketarik ezta giza-eskubideen aldarrikapenik.

Muturreko liberalen gustukoa ez zen izan, horiek benetako nazio-subiranotasuna nahi zutelako.

Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta lurralde askotan matxinadak egin ziren. Horiek amaitzeko, sarjentuek pronuntziamendua egin zuten La Granjan (1836ko abuztua). Horren eraginez, erregeordeak gobernua progresisten esku utzi zuen.

Progresisten gobernua (1836-1840)

Lehenengo neurria Konstituzio berriaren aldarrikapena izan zen: 1837ko konstituzioa. Laburra (77 artikulu) eta bi ganberakoa zen. Printzipio hauek onartzen zituen: nazioaren subiranotasuna, botere-banaketa eta banakako eskubideen aitorpena. Prentsa-askatasuna eta udalei aitortutako autonomia politikoa eta kudeaketa-autonomia eta Milizia Nazionala berreskuratu nahi zituzten.

Gobernuburu Mendizabal progresista zelarik, Konstituzioaren barruan zegoen Desamortizazio Legea onartu zen. Elizaren ondasunen desamortizazioa zen. Ondasun asko nazionalizatu zituzten eta enkante publikoan saldu, gero. Salmentari esker, nabarmen handitu ziren Ogasunaren diru sarrerak, eta karlisten kontrako gerra finantzatzeko eta zorra txikitzeko erabili zituzten. Gainera, noble ta burges aberatsek (lur erosle handienak) liberalismoaren aldera erakarri zituzten neurri hauek, baina latifundismo burgesa sendotu zen. Bestalde, desamortizazioaren ondorioz, nekazariak liberalismoaren kontra jarri ziren.

1840an Erregeordetza Esparteroren (lehen ministroa zen hau) eskuetan utzi beharra izan zuen.

Entradas relacionadas: