Moderatzailearen rola eta ezaugarriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB
Moderatzailearen funtzio nagusiak
- Bileraren eta parte-hartzaileen aurkezpena egin, helburua eta gaia gogoraraziz.
- Eztabaidak moderatu. Hitz egiteko txandak antolatu, denbora kontrolatu, gehiegizko parte-hartzea mugatu, liskarrak saihestu.
- Parte-hartzaileak ados jarri, erabakiak adostasunez hartu ahal izateko.
- Konfiantza eta giro atsegina sortu, parte-hartzaileek askatasun osoz parte hartzera motibatuta egon daitezen.
- Taldearen komunikazioa eta kohesioa sustatu.
- Bilerak aurrera egiten ez duenean, talde-dinamikarako teknikak aplikatu.
- Bileraren ondorio, akordio eta konpromiso garrantzitsuenak laburbildu edo sintetizatu.
Moderatzailearen ezaugarri pertsonalak
Moderatzailearen lana ez da batere erraza, eta jakina, ezin du edonork bete. Moderatzaileak tratatu beharreko gaiari buruzko ezagutza tekniko batzuk behar ditu eta, aldi berean, ezagutza psikologiko batzuk ere izan behar ditu:
- Positiboa: Taldea aurrera eramaten duten alderdi positiboetan zentratzen da. Taldeari bere kemena kutsatzen dio.
- Irekia: Parte-hartzaileen iritziak onartzen ditu, kritikatu gabe. Ikuspuntu guztiak errespetatzen ditu. Entzuten daki.
- Inpartziala: Ez du partzialtasunik agertzen. Taldea ez du behartzen berak gustuko duen norabidean joan dadin.
- Atsegina: Guztiak sinpatia eta adeitasunez tratatzen ditu. Inori ez dio errespetua galtzen. Umore-sena du.
- Eragilea: Taldearen aurrerapenean laguntzen du, parte-hartzea motibatuz. Taldeari ez dio helburuetatik urruntzen uzten.
- Inplikatua: Helburua lortzean inplikatua sentitzen da eta bileraren garapena arretaz jarraitzen du.
- Bitartekaria: Kontrako jarrerak gerturatzen saiatzen da. Gatazka-egoerak maneiatzeko gai da.
- Normatiboa: Aldez aurretik finkatutako arauak betearazten ditu: ordutegiak, parte-hartze txandak… bilera guztiz eraginkorra izan dadin.
- Sentikorra: Taldearen parte-hartzaile bakoitzaren behar, arazo, lehentasun eta kezkak atzemateko eta horiei aurre egiteko gai da.
- Bizkorra: Gaiak aurkezteko, laburtzeko eta ondorioak jasotzeko argitasunez eta azkartasunez pentsatzen du.