Monarkia autoritarioa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,85 KB
ESTATU MODERNOAREN SORRERA/1.1Erdi aroko krisialdiaren amaiera:XIV.Mendean krisi ekonomiko eta sozial larria jasan zuen europak.Gosea,izurria.Heriotza tasa handia.-Hazkunde demografiko geldia:izurrite beltza desagertu eta uzta onak biltzen hasi zirenez,biztanleria hazi egin zen.-Merkataritzaren goraldia:merkataritza jarduerak oso oparoak.-Hirien susperraldia:eskulangintzari eta merkataritzari esker,hiriak biziberritu egin ziren.1.2Monarkia autoritarioa-estatu modernoaren jatorria:Monarkia autoritarioan erregeak botere osoa du.Monarkek beren erabakiak betearazteko zailtasunak zituzten.Agintea zentralizatzeko eta lurraldeak batzeko prozesuari ekin zioten,estatu modernoa.-Burokrazia:erregearen izenean justizia administratzeaz,zergak kobratzeaz,txaponak egiteaz eta beste zenbait eginkizun betetzeaz arduratzen zen funtzionario multzoa.-Armada iraunkorra:soldadu profesionalez osatuta zegoen.-Diplomazioa:enbaxadorez osatuta.Monarkiaren interesak defendatzen zituzten atzerriko gorteetan,aliantzak eta itunak ahalbidetzen zituen.1.3Europako potentziak XV eta XVI mendeetan:monarkia autoritarioa ingalaterran,frantzian,portugalen eta espainian.Hispaniar monarkia potentzia politiko eta ekonomiko gisa gailendu zen,gatazka ugari izan zituen.Europa 1500.Urtean: ingalaterrarekin oso gatazka luzea izan ondoren,frantziako erregeak bere lurralde guztiak batu zituen. Errege erregina katolikoak ezkondu zirenean,gaztelako eta aragoiko koroek bat egin zuten. Otomandar inperioa hedatzen ari zen,bizantziar inperiokoak izandako lurraldeak bereturik