Monkloako Itunak eta 1978ko Konstituzioa: Trantsizioaren Zutabeak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Monkloako Itunak eta 1970eko Hamarkadako Krisia
Petrolio-prezioen igoeraren ondoriozko 1970eko hamarkadako mundu mailako krisiak Espainian petrolioaren eta beste lehengai batzuen neurrigabeko garestitzea, produkzio-kostuen gorakada eta Estatuaren defizita ekarri zituen. Inflazioa %27ra heldu zen. Horren ondorioz, fabrikak eta negozioak itxi ziren, inbertsioak murriztu ziren eta errenta jaitsi zen.
Monkloako Itunak
1977ko urrian, Monkloako Itunak sinatu zituzten gobernuak eta alderdi politikoek. Gobernuaren, patronalaren, sindikatuen eta alderdi politikoen arteko akordio ekonomiko eta politikoa izan zen: gobernua inflazioa kontrolatzera konprometitu zen, gastuaren murrizketa aurrekontuen kontrolaren bidez, lan-baldintzen malgutasun handiagoa eta soldata-igoeren muga ezartzea. Politikari dagokionez, alderdien arteko tirabirak murrizteko konpromisoa hartu zen.
Ondorioz, inflazioak behera egin zuen eta giro ekonomikoa baretu zen. Lortutako lasaitasunak Konstituzioa kontsentsu-giro batean egiteko aukera eskaini zuen. Ondorio ekonomiko zehatzak oso behin-behinekoak izan ziren. Bigarren krisi energetikoaren ondoren, ekonomiaren atzerapena gertatu zen 1979tik aurrera.
Ogasunaren Erreforma
“Ogasuna denok gara” lema erabiliz, ogasun-ministroek (F.Z.) zuzeneko zergak handitu eta iruzurraren aurkako politika hasi zuten. 1981ean, zerga zuzenak zeharkakoak baino handiagoak ziren.
1978ko Konstituzioa
Gorteen lehen eginkizuna Konstituzio berri bat egitea izan zen.
Konstituzioaren Ezaugarriak
- Hitzarmena eta adostasuna dira ezaugarri nagusiak. Taldeak ikuspuntuak hurbiltzera behartuta zeuden.
- Estatu mota: monarkia konstituzionala. Ezkerrak, tradizio errepublikano handikoa izanik ere, monarkia onartu zuen.
- Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikotzat definitzen da. Balio nagusitzat askatasuna, justizia, berdintasuna eta pluralismo politikoa ditu.
- Subiranotasun nazionala: Nazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza, eta bertatik sortzen dira estatuko aginteak.
- Espainiako nazioaren batasuna zatiezina da.
- Gizabanakoen askatasun zabalak: adin nagusitasuna 18 urtera jaitsi zen, heriotza-zigorra ezabatu zen, tortura debekatu zen eta dibortziorako atea ireki zen. Eskubide sozialak bermatzen zituen. Estatuaren ardura izango zen ongizatea sustatzea.
- Estatua ez-konfesionala izango zen.
- Botere Banaketa:
- Erregea: estatu-burua da. Erregeak erreinatzen du, baina ez du gobernatzen.
- Botere Legegilea: Gorteak bi ganberakoak dira: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
- Botere Exekutiboa: Gobernuak, hau da, presidenteak eta ministroek.
- Botere Judiziala: Epaile eta magistratu independenteen esku.
- Auzitegi Konstituzionala: arau eta lege guztiak Konstituzioaren menpe zeuden.
Konstituzioa erreferendum baten bidez onartu zen, 1978ko abenduaren 6an.