Monosakaridoen Egitura eta Deribatuak

Enviado por 98noelia98 y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Monosakaridoen egitura

Disoluzioan, monosakaridoek erreaktibotasun txikia dute. Izan ere, 5 karbono edo gehiagoko gehienek egitura zikliko itxiak eratzen dituzte. Hau da, bost karbono edo gehiago dituzten egiturek, ur-disoluzioan, egitura ziklikoa hartzen dute: karbonilo taldeak, hidroxilo talde bateko oxigenoarekin lotura kobalentea eratzen du (lotura hemiazetalikoa), eraztuna sortuz.

  • Aldehidoek: hemiazetalak eratzen dituzte.
  • Zetonek: hemizetalak eratzen dituzte.

Erreakzio honen ondorioz, beste karbono asimetriko [C*] bat sortzen da, karbono anomerikoa deritzoguna. Erreakzio honi anomerizazio izena ematen zaio. Karbono anomerikoak bi konfigurazio har ditzake:

  • α: hidroxilo taldea behealdean kokatzen denean.
  • ß: hidroxiloa goialdean jartzen denean.

Ziklatzerakoan, monosakaridoek furano eta pirano eraztunak gogorarazten dituzten egiturak sortzen dira:

Eraztun motak

  • Aldohexosetan: 1. karbonoko aldehidoak 5.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemiazetala sortuz. Piranosa izeneko eraztuna eratuko da.
  • Zetohexosetan: 2. karbonoko zetonak 5.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemizetala sortuz. Furanosa izeneko eraztuna eratuko da.
  • Aldopentosetan: 1. karbonoko aldehidoak 4.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemiazetala sortuz. Eraztun furanosikoa eratuko da.

2.5. Interes biologikoa duten monosakaridoak

Monosakaridoak gluzido guztien monomeroak dira:

  • Aske, elikagai gisa, zelulen energia-iturri garrantzitsua dira.
  • Metabolismo energetiko zelularrean, bitartekari garrantzitsuak dira, bestelako konposatuak lortzeko.

2.6. Monosakaridoen deribatuak

Monosakaridoen deribatuak edo eratorriak, monosakaridoen erreduzitze-, oxidatze- edo ordezte-prozesuen ondorioz eratzen dira:

  • Erredukzioa: desoxiazukreak eratzen dira (oxigenoa galtzen dute karbonoren batean). Adib.: DNAren desoxirribosa.
  • Oxidazioa: azukre azidoak eratzen dira. Adib.: azido glukuronikoa.
  • Ordeztea: aminoazukreak eratzen dira. Adib.: glukosamina, N-azetil-glukosamina edota azido N-azetil muramikoa (bakterioen hormetan).

Entradas relacionadas: