Morala eta Etika: Oinarriak, Garuna eta Erlatibismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Eguneroko Morala eta Etika Filosofikoa

Bi termino hauek, morala eta etika, testuinguruaren arabera esanahi desberdinak izan ditzakete:

  1. Sinonimo gisa erabiltzen direnean, ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez zuzentzat jotzen diren ekintzez ari zaizkigu, ontasunaren eta gaiztotasunaren ikuspuntutik.
  2. Hitz horiek beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean, bata eta bestearen esanahiek ez dute bat egiten. Horrela erabiltzen direnean, bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta moral horri buruzko jakintza filosofikoa (etika).

Morala

Moralak honako ezaugarri hauek ditu:

  1. Ekintzen eta jarreren artean zein diren onak eta zein txarrak bereizteko irizpideak ematen dizkigu.
  2. Ekintzak berehala bideratzen ditu; zer egin behar dugun esaten digute.
  3. Gizarteak egokitzat jotzen dituen balioen eta arauen multzoak ditu eduki, eta hezkuntzaren bitartez ondorengoei transmititzen zaizkie.
  4. Eduki moralak (arauak eta balioak) ez dira berdinak herri batean eta bestean. Baina moralaren jardunbidea beti da berdina: erkidego osoak ontzat eta txartzat hartzen dituen jarrerak argitzea.

Etika Filosofikoa

Etika filosofikoak zeregin hauek ditu:

  1. Etika filosofikoak morala zertan datzan argitzen du; irizpideak ematen ditu moraltasuna erlijioarekin ez nahasteko.
  2. Moralari funtsa ematea du egiteko etika filosofikoak: moraltasuna zergatik existitzen den eta zergatik existitu behar den esatea.
  3. Etika filosofikoaren beste egiteko bat aurreko bi zereginen bidez ikasitakoa eguneroko bizitzako egoerei aplikatzea da. Egiteko horretan aritzen dira etika aplikatuak.

Moraltasuna Gure Garunean

Pertsonari proposatzen zaion arazo moralak eragin zuzena duenean, emozioak prozesatzeaz arduratzen den garunaren eremuak (sistema linbikoa) martxan jartzen dira. Proposatutako arazoak eragin ez zuzena duenean, neokortexaren zenbait eremu pizten dira. Organo moral bat daukagula esan daiteke, ongiari eta gaizkiari buruzko epaiketak automatikoki sortzen dituena. Organo horiek printzipio orokorrak dira, baina hauek osatu egin behar dira kulturaren berezko arauak ikasiz. Arau horiek betetzen ez dituztenak zigortu egin behar dira.

Erlatibismo Morala

Erlatibismo moralaren jatorria aspaldikoa da. Grezian sortu zen, eta sofistak ditu aitzindari, bereziki Protagoras. Giza talde batek bere ohiturak eta tradizioak dituela abiapuntutzat hartuta, eta pertsona bakoitzak bere iritzi moralak dituela kontuan hartuta, erlatibismoak ondorioztatzen du balio eta arau moral guztiak dagozkiela giza talde edo banako bakoitzari; beraz, ezin dugu balio unibertsala duen printzipio moralik lortu.

Erlatibismo Moralaren Kontrako Argudioak

  1. Bai giza talde batean, bai banako baten sinesmen eta praktikak moralki okerrak izan daitezke.
  2. Erlatibismoa zuzen balego, ez genuke norbera bizi den gizartean indarrean dagoen kode morala kritikatzeko modurik izango.
  3. Erlatibismoa eta aurrerabide morala bateraezinak dira. Ikusmolde horren arabera, aldaketa soil lirateke, baina ez aurrerabide.
  4. Azkenik, erlatibismo moralak benetan direna baino askoz handiagotzat ditu gizarte bateko eta besteko balio moralen arteko aldeak. Baina alde horiek xeheki aztertzen baditugu, ikusiko dugu ohituretan alde handiak dituzten gizarteek, antzekotasun handiak dituztela balioetan.

Entradas relacionadas: