Moralaren eta Etikaren Azterketa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,28 KB
Eguneroko Morala eta Etika
"Moral" eta "etika" hitzak sinonimo gisa erabiltzen dira batzuetan, eta esanahi banarekin beste batzutan.
- Sinonimo gisa erabiltzen direnean, ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez-zuzentzat jotzen ez diren ekintzez ari zaizkigu, ontasunaren edo gaiztotasunaren ikuspuntutik.
- Aitzitik, hitz horiek beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean, bataren eta bestearen esanahiek ez dute bat egiten. Adibidez, esaldi honetan: "Aristotelesen etikak moralaz pentsatzen laguntzen digu". Horrela erabiltzen direnean, bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta eguneroko moral horri buruzko jakintza filosofikoa (etika).
A) Morala
- Pertsonen ekintzen eta jarreren artean, zein diren onak eta zein diren txarrak bereizteko irizpideak ematen dizkigu.
- Ekintzak berehala bideratzen ditu, zehazki zer egin behar dugun esaten digu (adibidez, istripu bat gertatuz gero).
- Gizarteak egokitzat jotzen dituen balioen eta arauen multzoak ditu eduki, eta hezkuntzaren bidez ondorengo belaunaldiei transmititzen dizkie.
- Eduki moralak, arauak eta balioak ez dira berberak ez herri batean eta bestean, ez garai batean babesten. Baina moralaren jardunbidea beti bera da: erkidego osoak ontzat eta txartzat dituen jarrera argitzea.
B) Etika Filosofikoa
- Kritikoki berrikusten ditu eguneroko moralaren edukiak. Ebaluatzen du eduki horiek noraino diren arrazionalak, arrazoizkoak, sendoak, errorerik gabeak...
- Eduki moralak sistematizatzea ere helburu du, zerbait arrazoizko eta ordenatu gisa aurkezteko.
- Gure eguneroko uste moral sendoak berrikusteko argudioak, arrazoibide onak, ematen dizkigu. Gogoeta etikoak baliteke gure uste moral sendoetako batzuk indartzea, eta batzuk aldaraztea.
Etika Filosofikoaren Egitekoak
- Eduki filosofikoak morala zertan datzan argitzen du; irizpideak ematen ditu moraltasuna erlijioarekin ez nahasteko.
- Moralari funtsa ematea du egiteko etika filosofikoak, hots, moraltasuna zergatik existitzen den eta zergatik existitu behar den esatea.
- Etika filosofiaren beste egiteko bat aurreko bi zereginen bidez ikasia eguneroko bizitzako egoerei aplikatzea da.