Motibazioa, Antolaketa eta Kontrol Hedadura Enpresan

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Lorpenetan Oinarritutako Motibazioa (McClelland)

21-McClelland

Lorpenetan oinarritutako motibazioaren garrantzia azpimarratzen du. Zenbait langilek beren buruari lehenagotik proposaturiko helburuak lortzeko motibazio handia izaten dute. Honen arabera, gizakia 4 bulkadari esker mugitzen da: lorpenaren motibazioa, kide izateko motibazioa, lehiakortasuna eta boterea.
Ikerketa ugarik aztertu dituzte lorpen eta botere beharrak, afiliazio beharra alde batera utziz. Honekin ekintzaile eta saltzaileek lorpen behar handiagoa dutela ondorioztatu da. Egia da lorpen beharra ez dela zuzenean arrakastarekin lortzen, gainera, baliteke botere eta afiliazio beharrak arrakastarekiko aurkako erlazioa izatea.
Lortutako emaitzak mugatuak eta indibidualak dira. Teoria honetan ondorio eta gomendioak ezin dira orokortu eta ikerketak indibidualizatu egin behar dira. Mc-ren teoriarekin helburuen bidezko zuzendaritza lortu daiteke. Zuzendaritza mota honek helburu ukigarriak, egiaztagarriak eta neurgarriak ezartzearen garrantzia azpimarratzen du. Helburu horiek finkatzean, enpresa-zuzendarien eta enpresa-langileen arteko adostasuna azpimarratzen dute. Adostasuna lortzeko langileek helburuak ongi ulertzea eta helburuekiko atxikimendua erakustea beharrezkoa da.


Antolaketa-Modak Enpresan

15-Antolaketa-moda

Abrahamsonek zehatz-mehatz aztertu zituen kudeaketarako teknika, eredu eta trenei buruzko sinesmen kolektiboen sorkuntza eta balioeste prozesuak. XX. mendean aztertu zituen enpresa kudeaketarako moda ugari: zuzendaritza estrategikoa, kalitate zirkuluak, berringeniaritza, bikaintasuna, sei sigma, kultura aldaketa...
Enpresa kudeaketarako modek 4 fase dituzte: sarrera, hazkunde esponentziala, helduaroa eta gainbehera. Argi utzi beharra dago enpresetako modak ez direla kosmetikoak, moda horiek milaka zuzendarik zuzendaritza laneko arazoei aurre egiteko baliatzen dituzten teknikak baldintzatzen dituzte.
Zuzendari horiek inguruan gero eta eskari zorrotzagoak dituzte, ondorioz, aldaketa prozesu etengabeetan ibiltzen dira. Eguneroko lanerako kudeaketa tresnak eta ideiak behar dituzte, inportantea delako zuzendaritza eraginkorragoa eta lehiatzeko ahalmena handiagotzeko.
Agintza eta errealitatea bat ez datozela diote batzuk, ezta ideien formulazio orokorra eta enpresa eta erakundeetan egiten den benetako ezarpena ere. Gai hori ikertzen dutenen arabera, enpresek modei jarraitzen diete egindako akatsak gainditzeko eta berritzaile eta original itxura edukitzeko.


Kontrol Hedadura eta Antolaketa

Kontrol hedadura: zuzendaritza postu baten eskumenpean jar daitezkeen berehalako menpekoen kopuru maximoa da. Zuzendari batek zuzentzeko dituen gaitasuna, indarra eta kemena mugatuak dira, beraz, zuzendaritza jarduera osatzen duten arazo, egoera eta jarduera batzuetara bakarrik iritsi daiteke. Mugatua da zuzendariaren lanorduak mugatuak direlako eta bere arreta-ahalmena ere mugatua delako.
Antolaketa: enpresa egituratzeko urratsak:
  1. Helburuak lortu ahal izateko beharrekoak diren jarduerak finkatu.
  2. Jarduera horiek sail edo sekzioetan metatu.
  3. Jarduera multzo horiek administratzaile edo zuzendariei esleitu.
  4. Jarduera horiek egiteko ahala eskuordetu.
  5. Koordinazio, aginte eta informazio bertikal eta horizontalaren jarduerak esleitu.
  6. Pertsonala integratu.
  7. Motibazio eta lidergo lanak egin.
Kudeaketa = Lidergoa / Kontrola = Doitu.

Entradas relacionadas: