Motibazioa eta Beharrak: Azterketa Psikologikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB
Zer da beharra?
Beharra urritasun fisiko edo psikologikoa adierazten du. Autore batzuentzat, motibazioa eta beharra sinonimoak dira.
Aipatu motibazioaren bi osagai:
Motibazioaren bi osagaiak hauek dira: irrika edo oinarrizko energia eta lortu nahi den helburua.
Azaldu motibazio sozialak eta fisiologikoak:
Motibazioak sailkatzeko orduan, motibazio fisiologikoak eta motibazio sozialak bereiz ditzakegu. Motibazio fisiologikoak organismoaren behar fisiologikoetan sortzen dira, gorputzeko autorregulazio prozesuan, alegia. Jaiotzetatik ditugu, adibidez, egarria, gosea... Motibazio sozialak gizarteratze prozesuan norbenganatzen dira eta ezberdinak dira pertsonen, ezaugarri eta kulturaren arabera. Gure kulturan, esate baterako, helburutzat arrakasta lortzen duten zenbait motibo daude. Motibo horietako batzuk lotura zuzena dute fisiologikoarekin, baina beste batzuk ez.
Zer esan nahi du motibazioak hierarkikoak eta integratuak direla?
Motibazioak elkarren arteko lotura handia dutela eta behar batzuk goi-mailakoak direla esan nahi du, eta ezin dira ase azpiko beharrak asetzen ez diren bitartean.
Aipatu eta azaldu Maslowen piramidean agertzen diren 5 beharrak:
Maslowen piramidean, azpitik hasita, maila hauek bereizten dira:
- Behar fisiologikoak (ura, elikagaiak, airea...)
- Segurtasun beharrak (babesa, ordena...)
- Behar sozialak (afektoa, adiskidetasuna...)
- Norberaren estimu-beharrak (prestigioa, statusa...)
- Autoerrealizazio beharrak
Lehenengo hiruak lehen mailakoak dira eta beste biak, berriz, bigarren mailakoak.
Azaldu motibazioen arteko gatazka askatzeko Pieronek proposatutako bi aukerak:
Pieronek bi proposamen egiten ditu motibazioen arteko gatazka askatzeko:
- Motiboetako bat ahaztea.
- Motibazioaren helburua aldatzea eta eskuragarriagoa den beste bat aukeratzea.
Zer da balentzia?
Balentzia helburu batekiko erakarpena edo nazka adierazten duen balioa da.
Balentzia batek beste bati eragitea...
Hasieran bitartekoa zena helburu bihurtzen da. Dirua irabaztea izan daiteke adibiderik argiena.
Zer dio Gronsmanek motibazio sexualari buruz?
Gronsmanen ustez, motibazio sexuala ez da homeostatikoa. Sexualitatea asetzea ez da beharrezkoa gizabanako jakin baten bizitzarako, baina bai espezieak irauteko. Bizi daiteke jarduera sexualik gabe.
Pertsonen arteko harremanek, oinarrizko beharrak asetzeko balio izateaz gain...
Pertsonen arteko harremanek antsietatea ere sor dezakete.
Azaldu zer den rol bat betetzeko jarrera:
Gizatalde batean, pertsona bakoitzak bere betebeharra dauka. Rol batzuk nahita eskuratzen dira. Bakoitzak, aldi berean, hainbat rol joka ditzake. Horrela, pertsona bera ama, laguna, arreba, auzokoa... izan daiteke batera, eta rol horietako bakoitzean ezberdin jardungo du, nahiz eta bere nortasuna bera den.
Bost teorietatik, zeinekin zaude ados eta zeinekin ez?
Nire ustez, ikuspuntu konduktiboa da bost teoria horietatik logikoena, edo, behintzat, horrekin nago ados. Izan ere, pentsatzen dut organismoa motibatzen duten estimulu bakarrak direla joera zehatzak eragiten dituztenak, eta erantzun bat eragiten duten estimuluak behar direla. Ez nago ados, ordea, homeostasiaren teoriarekin, honek esaten baitu organismoa hutsune bat edo beharren bat asetzeko motibatzen dela. Hau da, motibazioa oreka osoa bilatzea izango litzateke. Nire ustez, motibazioa estimuluaren eta erantzunaren arteko loturak azal dezake hobekien.