Motibazioa eta Emozioak Psikologian: Teoriak eta Kontzeptuak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB

Motibazioaren Ezaugarriak

  • Xede batera zuzenduta dago.
  • Indartsua eta iraunkorra da.
  • Hierarkikoki antolatuta dago.
  • Gizakia ez da inoiz asetzen.

Motiboak eta Premiak

Motiboek izaera kognitiboa dute.

Premiak alterazio fisiologiko egoera batean daude.

Motibazioaren Sailkapena

  • Motibo Biologikoak (Primarioak)

    Oinarri biologikoa dutenak, organismoaren gabeziak dira eta premia fisiologikoak asetzera zuzenduta daude:

    • Gosea
    • Egarria
    • Sexu-bulkada
    • Amatasun-bulkada
    • Mina ekiditea
    • Atseden, lo eta amets egitearen beharra
  • Motibo Sozialak (Ikasiak)

    Ikasitako premiak dira, beste pertsonekiko harremanen bidez garatzen direnak, gizarteak eta kulturak determinatuak.

    • Lorpen-Motibazioa

      Bikaintasun-irizpide baten aurrean ematen den gainditze-bulkada. Helburuak lortu arte ez dute amore ematen.

    • Afiliazio-Motibazioa

      Pertsona askorekin harreman afektibo positibo bat ezartzeko edo mantentzeko nahia.

    • Botere-Motibazioa

      Mundu material eta soziala norberak duen egitasmora egoki dadila nahia izatea da. Prestigioa eta estatusa bilatzen dituzte eta erakundeak, gizartea edo taldea kontrolatu nahi dute.

C. Hull-en Bulkada Gutxitzearen Teoria

Principles of Behavior. Homeostasi kontzeptuan oinarrituta, premia bat ematen denean organismoek duten egoera biologikoa azaltzen du. Barne desorekak premia-egoera bat sortzen du, organismoa mugiarazten duen "bulkada" agerrarazten duena. Erantzunaren (E) indarra ohitura (H, habit) eta bulkadaren (D, drive) funtzioa da, aldagai hauen menpe:

E = H * D * K

A. Maslow-en Teoria Humanista

  • Gabezia Motibazioa

    Premia fisiologikoak (ura, janaria), segurtasun-premiak (seguru sentitzea, mina), atxikimendu-premiak, autoestimua (maitasuna).

  • Hazkuntza Motibazioa

    Autoerrealizazio-premiak.

Teoria Kognitiboa

Atribuzioa

Pertsona batek egiten duen ahaleginaren eta zeregin batean lortzen duen emaitzaren artean dagoen kausa-erlazioari buruz daukan irudikapena.

Fritz Heider-en Atribuzioa

  • Barneko Indarrak
    • Gaitasuna: Trebetasun fisiko eta psikikoak.
    • Motibazioa: Xedea motibazioaren norabide-osagaia, esfortzua, egiten duguna xedea lortzeko.
  • Kanpoko Indarrak
    • Egonkorrak: Zereginaren zailtasuna edo erraztasuna.
    • Ezegonkorrak: Zortea.

Bernard Weiner-en Teoria

Kontrolagarritasuna. Ekintza baten zergatien gainean zenbat eta kontrol gehiago eduki, orduan eta handiagoa da motibazioa. Porrotaren barne-zergati kontrolagarriek lotsa eta umilazioa eragiten dituzte.

Frustrazioa

Emozio-esperientzia desatsegina da, sariak kentzeak eraginda, eta tristura, etsipena eta amorrua eragiten ditu. Jokabidearen desantolaketa ematen da: kontrolik gabeko erreakzioak.

Gatazkak Kurt Lewin-en Arabera

  • Erakarpen-erakarpen: ++
  • Saiheste-saiheste: --
  • Erakarpen-saiheste: +-
  • Erakarpen-saiheste gatazka bikoitza: +- ala -+

Ni-aren Defentsa-Mekanismoak

  • Desplazamendua: Etsai-sentimenduak emozio horiek sorrarazi ez zituzten pertsona edo objektuekin desagertzea.
  • Identifikazioa: Gure ni-an besteen ezaugarriak txertatzeko joera.
  • Erregresioa: Antsietate edo estres egoera baten aurrean garapenaren aurreko fase batera itzuli egiten da.
  • Errepresioa: Arriskutsuak edo mingarriak diren pentsamendu edo sentimenduak, antsietatea sorrarazten dutenak, kontzientzian sartzea galaraztean datza.

Emozioak eta Sentimenduak

Emozioak

  • Denbora gutxi irauten dute.
  • Intentsuak dira.
  • Sortzetikoak eta unibertsalak.
  • Bat-batean agertzen dira.
  • Estimulu jakin batek eragiten ditu.
  • Erreakzio fisiologikoak eragiten dituzte.

Sentimenduak

  • Nahiko egonkorrak dira.
  • Ez hain intentsuak.
  • Ikasiak eta indibidualak.
  • Denboran zehar garatzen dira.
  • Tenperamentuaren, esperientziaren eta sozializazioaren menpe daude.
  • Erreakzio psikologikoak eragiten dituzte.

Entradas relacionadas: