Motibazioa eta Nortasuna Psikologian

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Motibazio Estrintsekoa (Kanpoko motibazioa)

Motibazioaren iturria subjektuaren eta egin beharreko lanaren kanpoan dago. Jarduera beste gauza bat lortzeko egiten da.

  • Sariak:

    Ingurunearen elementu erakargarria, jokabidearen ondoren.

  • Zigorrak:

    Ingurunearen elementu desatsegina, jokabidearen ondoren.

  • Pizgarriak:

    Ingurunearen elementu erakargarria, jokabidearen aurretik.

Sarien, pizgarrien eta zigorren azpian dauden ikaskuntza prozesu nagusiak baldintzapen klasikoa eta operantea dira.

Motibazio Intrinsikoa (Barruko motibazioa)

Motibazioaren iturria subjektuaren eta egin beharreko lanaren barruan dago. Subjektuak lan hori atsegina dela uste du, interes eta jakinminagatik.

  1. Jardueraren ezaugarriak:

    • Konplexutasuna, berritasuna, aurretik jakin ezin dena.
    • Erronka hobezina.
  2. Jardueraren aurrean gure buruaz ditugun pertzepzioak:

    • Gaitasun-pertzepzioa: Gure burua gai ikustea.
    • Autodeterminazio-pertzepzioa: Aukeratzeko eta erabakitzeko gai garela ustea.
  3. Beste faktore batzuk:

    Nortasuna eta ikasteko gogo handiak.

Sariaren balio ezkutua: tximinoak eta puzleak.

Igurikimenen Balio Motibazionala

  1. Eraginkortasun-igurikimena:

    Jokabide bat ondo egiteko probabilitatearen estimazioa.

    • Autoeraginkortasun altuaren eragin positiboa:

      Errendimendu intelektualean eta egiten dugun atribuzio kausalean (arrakastak barrukoari, porrotak kanpokoari).

    • Autoeraginkortasun baxuaren eragin negatiboa:

      Jarduera batzuk saihestea; jarduera horiek egiten badira, emaitza eta errendimendu okerragoak.

    Zergatik eta zeren arabera dugu autoeraginkortasuna?

    • Esperientzia zuzena (antzeko jardueretan izandako errendimendu erreala).
    • Esperientzia bikarioa (besteak gai badira, ni ere).
    • Besteen hitzezko konbentzitzea (animoak edo kontrakoa).
    • Egoera fisiologikoa.
  2. Kontrol-ilusioa:

    • Orokorrean, benetan kontrolatzen ez ditugun gauza asko kontrolatu ditzakegula uste dugu.
    • Ingurunera egokitzeko balioa du.
    • Ilusio positiboak: gure buruaz, munduaz, etorkizunaz.
  3. Besteek dituzten igurikimenen eragina:

    Besteek dituzten igurikimenek ere eragin handia dute (Pigmalion efektua).

Eysenck-en Eredua

Analisi faktorialeko tekniketan oinarrituta. Nortasuna neurtzeko tresnak sortu zituen. Lau maila ditu:

  1. Erantzun espezifikoak (jokabide zehatzak).
  2. Ohiko erantzunak (errepikatzen diren jokabideak).
  3. Ezaugarri orokorrak (jokabide bat izateko joera).
  4. Oinarrizko motak edo superfaktoreak (pertsonak polaritatean jarri eta horrela nortasuna ezagutu).

Nortasunaren hiru superfaktoreak edo oinarrizko motak:

  1. Kanporakoitasuna eta Barnerakoitasuna:

    Gizabanakoaren orientazioa kanpoko munduari (optimistak, baikorrak, harremanak egiteko trebeak) edo barne munduari (pesimistak, lotsatiak, harremanetan ez trebeak).

  2. Neurotizismoa eta Egonkortasun Emozionala:

    Gizabanakoaren ingurunera egokitzapena. Denboran zehar portaeren egonkortasuna. Neurotikoa ingurunean gaizki integratzen da.

  3. Psikotizismoa:

    Errealitatea eta fantasia bereizteko zailtasuna.

Nortasunaren Ebaluazioa: Onartutako Faktoreak

  1. Neurotizismoa edo afektu negatiboa.
  2. Kanporakoitasuna edo estrabertsioa.
  3. Erantzukizuna.
  4. Adeitasuna.
  5. Esperientziekiko irekiera.

Pervinek Ebaluatzeko Proposatutako Froga Sailkapena

  1. Froga proiektiboak (Rorschach testa, Murrayren Apertzepzio Tematikoaren Testa).
  2. Froga subjektiboak.
  3. Froga psikometrikoak.
  4. Froga objektiboak.

Entradas relacionadas: