Motor Elektrikoak: Korronte Zuzeneko eta Alternoko Oinarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Korronte Zuzeneko Motorrak

Energia elektrikoa korronte zuzen moduan hartu eta bere atal higikorraren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra da.

Osaera

Estatorea

Atal finkoa da, haril induzitzaile izenekoak elektroimanaren poloen inguruan kokatutakoak. Poloak karkasan finkatuta daude.

Errotorea

Atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako hainbat harilez, haril induzitu izenekoez. Harilen muturrak kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira. Horrez gainera, motorrak eskuilak ditu eskuila-etxeetan muntatuak.

Funtzionamendua

Motorra elikatze-iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatzen du elektroiman bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz. Korronte zuzen honek haril induzituetatik ere zirkulatzen du eskuiletan eta kolektorearen barrena. Behin eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar pareek haril horiek biraraziko dituzte; harilekin batera errotore osoa ere biratuko da.

Indar Elektromagnetikoak

Motor elektrikoen funtzionamendu printzipioa eroale bati eta espira bati ezartzen zaizkien indar elektromagnetikoetan oinarritzen da.

Eroale Baten Gaineko Indarra

Intentsitateko korronte elektrikoa daraman L luzerako eroale bat B induziozko eremu magnetiko baten barnean ezartzen denean, honek F indar bat egiten du haren gainean.

Korronte Alternoko Motorrak

Osaera

Estatorea

Atal finko hau altzairu-orrizko koroa-karkasak osatzen du. Hiru haril induzitzaile ditu, eta borne-plakarekin motorra sarera konektatzen da.

Errotorea

Atal higikorra estatorearen barnealdean urtxintxa-kaiolako hainbat eroaleez osatzen da. Errotorea ardatz batean muntatzen da.

Funtzionamendua

Korronte zuzenekoen antzekoa da, eroale, espira edo harilen gain dagoen indar elektromagnetikoetan oinarritzen delako, baina desberdintasun garrantzitsuak daude. Motorrari konektatzen zaion korronte alterno trifasikoa haril induktoreetatik zirkulatzeko bakarrik erabiltzen da; ondorioz, makinaren eremu magnetiko birakari bat sortzen da.

Entradas relacionadas: