Motor Termikoak: Zikloak eta Bi Aldikoak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB
Motorraren Ziklo Teorikoa: Carnot-en Diagrama
- Sarrerako ibiltartea: Nahasteak kanpoko P1 presioa du. Zilindroaren bolumena V1-etik V2-ra handitzen da.
- Konpresioko ibiltartea: B puntutik C puntura. Bolumena V2-tik V1-eraino murrizten da. Presioa P1-etik P2-ra handitzen da eta tenperatura T1-etik T2-ra igotzen da.
- Pizketa: C puntuan gertatzen da. Sistema C puntutik D puntura igarotzen da.
- Espantsioko ibiltartea: D puntutik E puntura. Errekuntzako gasak V2 bolumena okupatzen dute. Ondorioz, presioa P3-tik P4-ra eta tenperatura T3-tik T4-ra jaisten dira.
- Ihesa (lehen zatia): E puntuan, iheseko balbula ireki eta sistema E puntutik B puntura igarotzen da. Gasen presioa eta tenperatura hasierako balioetaraino jaisten dira (P1 eta T1). Motorrak Q2 kilokaloria kanporatzen ditu.
- Iheseko ibiltartea (bigarren zatia): Ba puntutik A puntura igo eta zikloa itxi egiten da. Errekuntzako hondakinak kanporatu eta zilindroaren bolumena V2-tik V1-eraino txikitzen da. Abiapuntuan aurkitzen gara, beraz, beste ziklo bati ekiteko prest.
Zikloaren azterketaren ondorioak:
- Ziklo itxia da.
- Erregaiak Q1 kilokaloriako beroa ematen du eta motorrak Q2 kilokaloria uzten dizkio kanpoaldeari.
- Emandako energiaren eta utzitakoaren arteko diferentzia energia mekanikoa bihurtzen da. Hau espantsioko ibiltartean agertzen da.
Bi Aldiko Eztanda Motorra
Eragindako pizketa (EPM) eta bi aldi edo ibiltarteko prozesua duen barne-errekuntzako motore termikoa da.
Lunbrera (SL) eta iheseko lunbrera (IL) izeneko hodiak ditu; baita ere transferentzia-lunbrera (TL), karterra eta zilindroa komunikatzen dituena.
Pistoiak, zilindroaren barnean higitzerakoan, lunbrera hauek ireki edo ixten ditu.
Erregai eta aire nahastea ez da zilindrora zuzenean sartzen, karterrean baizik. Karterrak nahastea sarrerako lunbreran (SL) zehar xurgatu eta (TL) bitartez zilindrora eramaten duen ponpa gisa funtzionatzen baitu.
Abantailak eta Eragozpenak: Lau aldiko eztanda motorrarekin konparatuta
Abantailak
- Fabrikatzeko errazagoa da.
- Ez du higadura handia izan ohi duten balbularik erabiltzen.
- Potentzia handiagoa. Birabarkiaren buelta bakoitzean egiten du lan erabilgarria.
- Transmisio atalak hobeto funtzionatzen dute.
Eragozpenak
- Errendimendu mekaniko txikiagoa du.
- Funtzionamendu tenperatura handiagoa: arrazoi berdina.
- Motorraren atalen higadura handiagoa.
- Poluzio handiagoa.