Motorrak, Mekanismoak eta Automatismoen Oinarriak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
Bi Alditako Eztanda-Motorra
Bi alditako eztanda-motorraren funtzionamendua bi fase nagusitan banatzen da:
1. Aldia: Eztanda eta Ihesa
Pistoia PMSean (Puntu Hila Goren) dagoenean, eztanda gertatzen da. Gasak hedatu egiten dira, pistoia beherantz bultzatuz, ihesbidea askatu arte. Gasak irten ondoren, pistoiak oraindik beherantz jarraitzen du.
Pistoia jaisten den neurrian, pistoipean dagoen fluidoa konprimitu egiten da, honek sarrera bidea askatu arte. Une honetan, beheko fluidoa gorantz pasatzen da eta ganbara barruan gelditu diren errekuntzako gasak kanporatu egiten ditu.
2. Aldia: Konpresioa eta Sarrera
Pistoia PMItik (Puntu Hila Behere) gorantz abiatzen da, sarrera fasea osatuz, sarrera eta ihesbidea estali arte. Une honetatik aurrera, konpresioa hasten da PMSean heldu arte. Aldi berean, sarrera irekita geratzen da eta zilindroan airea sartzen da.
Diesel Motorra
Diesel motorrak gasolina edo gasezko motorren antzera funtzionatzen du, baina desberdintasun nagusi batzuk ditu:
- Admisioa: Motorraren sarrera-aldian airea bakarrik hartzen du. Eztanda errazago gerta dadin, sarrerako aire hau berotu egiten da.
- Konpresioa eta Injekzioa: Konpresio fasean, pistoiak aire hau konprimitu egiten du. PMSetik nahiko hurbil dagoen unean, erregaia injektatzen zaio injektoreen bitartez.
- Eztanda: Airearen tenperatura handia denez (bai konpresioagatik, eta bai aurrez berotu dugulako), nahasketa eztanda egiten du, pistoia beherantz bultzatuz.
Hemendik aurrerako funtzionamendua gasolina-motorren berbera da.