Motorraren Oinarrizko Atalak eta Sistemak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Motorraren Oinarrizko Atalak

Karterra
Motorraren blokearen behekaldea ixteko erabiltzen da.
Banaketa Sistema
Momentu egokian zilindroko balbulen posizioa kontrolatuz, airearen eta konbustio-gasen sarrera eta irteera erregulatzen duen mekanismoa da.
Kulatan dauden 2 Balbulak
Sarrerakoa eta irteerakoa.

Banaketa-Piñoiak Lotzeko Moduak

  • Zuzena: Zigueñala eta espeka zuzenki lotuta, motor monozilindrikoetan.
  • Zeharkakoa: Ardatzen piñoien artean beste bat sartzen da. Diesel motor handietan aurkitzen da.
  • Kate Bidezkoa: Kate metaliko batekin lotuta. Kulatan jartzen da, potentzia gutxiko diesel eta gasolina motorretan.
  • Kautxuzko Hagindun Korrea: Diesel eta gasolina potentzia txikiko motorretan erabiltzen da.
Espeka Ardatza
Ardatz metalikoa, espekez osatua. Kopurua balbulen araberakoa da. Normalean 1 zilindro: 2 balbula eta 2 espeka.
Balbulak
Konbustio-ganbera eta kanpoaldea komunikatzea ahalbidetzen du, onarpen eta irteera denboretan. 2 parte ditu: burua eta buztana.
Kulunkariak
Bere ardatz horizontalaren inguruan kulunkatuz, bultzailetik balbulara mugimendua transmititzen du. Alde batean torloju bat darama, kulunkariaren eta balbularen arteko tartea mugatzeko.
Taka
Espekaren eta bultzatzailearen artean dagoen pieza da, mugimendua transmititzen du.
Bultzatzailea
Taka eta kulunkarien arteko mugimendu lineala burutzen parte hartzen du.

Onartze eta Ihes Sistemak

Onarpena
Aire garbia hornitu zilindroei.
Ihesa
Konbustioaren ostean sortutako gasak kanporatzen lagundu.
Onarpen Elementuak
Aurre-iragazkia eta iragazkia (2 mota): Lehorrak eta Oliozkoak.

Hozketa Sistema

Hauen funtzioa tenperatura egokian mantentzea da, motorra gehiegi ez berotzeko.

Hozketa Sistema Motak

  • Aire bidezkoa.
  • Ur bidezkoa.

Ur Bidezko Hozketa Sistemaren Osagaiak

Erradiadorea
Traktorearen aurrekaldean tenperatura jaistea du helburu.
Haizagailua
Erradiadorearen hoditxoen artean aire-korrontea pasatzea du helburu.
Ponpa
Zentrifugoa da, ura kanporantz bidaltzeko eta blokera eramateko.
Termostatoa
Tenperaturaren kontrola automatikoki kudeatzen duen sistema.
Zorroak
Sistemaren atalak kontaktuan jartzen dituzten hodiak.
Likido Hoztailea
Ur kimiko garbia, gatz gabekoa.

Formulak

Zilindrada unitarioa: $n \times r^2 \times ibiltartea$

Zilindrada osoa: $n \times r^2 \times ibiltartea \times zilindro kopurua$

Oharra: Beti cm³-tan.

Entradas relacionadas: