Motorren Kulatak, Errekuntza Ganberak eta Junturak: Galderak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,97 KB
Motorren Kulatak eta Errekuntza Ganberak: Oinarrizko Galderak
1. Zein da kulatak egiteko gehien erabiltzen den materiala?
Gaur egun, diesel motor txikietan eta gasolina motorretan, aluminio, silizio eta magnesioz egindako kulatak erabiltzen dira. Arinak eta bero-eroale onak direlako erabiltzen dira gehienbat.
2. Zein ezaugarri izan behar dituzte Otto motorretako errekuntza-ganberek?
- Pizte-aldearen tarte txikia
- Errekuntza azkarra
- Turbulentzia altua
- Detonazioari aurre egitea
3. Zein errekuntza-ganberak du errendimendu onena Otto motorretan?
Semiesferikoa edo hemisferikoa da. Honek errekuntzaren eragina ganberako azalera guztian berdina izatea ahalbidetzen du.
4. Deskribatu Heron motako ganbera. Zein abantaila ditu?
Heron formakoa da. Bere ezaugarria da turbulentziari esker nahastea oso eraginkorra dela, eta horrek 10:1 konpresio-erlazioa baino altuagoak erabiltzea ahalbidetzen du.
5. Zein bi talde handitan sailkatzen dira Diesel motorretako errekuntza-ganberak?
Injekzio motaren arabera sailkatzen dira:
- Injekzio zuzeneko ganbera (Zuzena)
- Injekzio ez-zuzeneko ganbera (Saihetseko ganbara)
6. Zein ganbera-motarekin lortzen da kontsumo txikiagoa Diesel motorretan?
Zuzeneko ganberarekin. %15 gutxiago kontsumitzen dute.
7. Zein errekuntza-ganbera osagarri ezagutzen dituzu?
- Aurre-errekuntzako ganbara
- Turbulentzia-ganbara
8. Zein motor-motatan aplikatzen da errekuntza-ganbera osagarria?
Diesel azkarretan eta industria-motor arinetan aplikatzen da.
9. Zein injekzio-mota erabiltzen dute zilindro-bolumen handiko Diesel motor motelek?
Injekzio zuzena erabiltzen dute.
10. Nolakoak dira junturak egiteko erabiltzen diren materialak, oso deformagarriak ala ez oso?
Juntura-materialak oso deformagarriak dira, batez ere gainazalaren forma har dezaten.
11. Zer adierazten du top markak kulata-junturan?
Juntura gorantz jarri behar dela adierazten du.
12. Zein da kulata-junturaren egitekoa?
Kulata-junturak funtzio hauek ditu:
- Errekuntza-aldean estankotasuna bermatzea.
- Olioa eta ura dauden lekuetan estankotasuna bermatzea.
- Tenperatura altuei aurre egitea.
13. Zergatik ipintzen dira berotze-sistemak sarrera-kolektoreetan?
Nahasketa hobeto lurrundu eta nahastu dadin, kondentsazioak eragin gutxiago izan dezan.
14. Zein alde dago puntu bateko injekzioko eta puntu anitzeko injekzioko motorren sarrera-kolektoreen artean?
Puntu bakarreko injekzioan, karburadorearen funtzioak betetzen ditu, eta gasolina kantitatea kolektorearen hasieran ematen zaie zilindro guztiei. Puntu anitzeko injekzioan, aldiz, zilindro bakoitzari bere gasolina kantitatea ematen zaio.