Mugikorra ala Egoitza? Aholkuak erabakiak hartzeko

Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

AHOLKUA EMAN

Barkatuko lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.

Zure gutuna jaso dut eta oso arduratuta zaudela nabaritu dut eta orain, oso kezkatuta utzi nauzu, neska. Horregatik, saiatuko naiz zure arazoarekin ahal bezain ondo laguntzen, eta aholkua eskatu didazunez, eman egingo dizut.

Badakit oso egoera zaila dela, izan ere, dakizunez nik neuk ere bizipen bera izan nuen.

Lehenengo eta behin, esan behar dizkizut aholkuak ematea ez dela erraza; izan ere, batzuentzat balio duena beste batzuentzat ez baita batere baliagarri izaten. Baina kasu honetan, espero dut zuretzat baliagarriak izango direla.

Mugikorraren erabilera: Alde onak eta txarrak

Nire ustez, telefono mugikorrak ez dira txarrak, baina dena ez da ona. Mugikorrak alde onak eta alde txarrak dauzkate, kontuan izan behar direnak.

Alde onak:

Alde batetik, alde onen artean, telefonoak gauza asko errazten dituela esan behar da. Abantailarik handiena komunikazioa bera da. Egoera batzuetan mesede ikaragarria egiten du tresna horrek, batez ere larrialdietan –mendiko edo errepideetako istripuak,... Hauei esker, norbaiti deitu ahal diozu.

Horrez gain, galtzen zarenean GPSa erabil dezakezu edo ez zaude etxean eta zerbait bidali behar duzu, hauek erabili ditzakezu ordenagailua bezalakoa direlako.

Beste gauza on bat zera da, gurasoak eta umeak kontaktuan egon daitezke. Adibidez, egun batean gurasoek berarekin kontaktuan jarri nahi badute, lortuko dute mugikorrari esker.

Alde txarrak:

Beste aldetik, alde txarrak ere baditu, batez ere egiten den erabileraren arabera. Hasteko, batzuek gehiegitan erabiltzen dute, eta ematen du ezin direla bizi eskuko telefono barik: beti egoten dira komunikatu eta komunikatu, tresna hori belarrira josita. Menpekotasuna dutela dirudi, eta hori nagusien kasuan gertatzen bada, tira! Baina arazo handiagoak sortzen dira umeen eta gazteen kasuan, izan ere, horiek ez dira konturatzen, eta gaixotasun bihur dakieke.

Horren haritik, telefono mugikorra ume batentzat bada, batzuetan ez diete ikasketei kasurik egiten. Horregatik, ikastetxean emaitza negatiboak izan ditzakete.

Halaber, ikastera, jokora familiarekin eta lagunekin harremana izatera bideratutako denbora murriztu egiten da. Gainera, txarto idaztera bultzatzen dute whatsappagatik.

Eta azken alde txarra bururatu zaidana eta oso garrantzitsua kontuan hartzeko, gastua da. Telefono mugikorrak oso onak dira baina beti norberaren eskutik kontrol egotea bada.


Beraz, balioetsi behar dituzu bai abantailak, bai desabantailak. Komeni da galdera hau egitea: zeinek uste duzu gehiago garrantzi duenik? Hori egindakoan, errazago gertatuko zaizu dena.

Badakit, telefono mugikorra erostea zuretzat oso erabaki gogorra izan daitekeela, baina nire ustez aukera onena da. Ni zu izango banintz, erosiko nuke gaur egun oso garrantzitsua delako, eta nire ustez, beharrezkoa. Hori bai, nire ikuspuntuak, telefono mugikorrak erabiltzea ondo dago neurri batean erabiltzen dugun bitartean.

Laburbilduz, ondo pentsa ezazu eta ez buelta gehiago eman.

Tira neska! Seguru nago dena primeran irtengo dela. Espero dut nire erantzuna lagungarria izatea. Besterik behar baduzu, badakizu nola jarri nirekin kontaktuan. Badakizu, nire laguntza osoa izango duzula edozein gauza dela ere. Egin dezakezun gauzarik aproposena da. Berririk eduki bezain pronto, konta iezazkidazu.

AHOLKUA EMAN

Barkatuko lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.

Zure gutuna jaso dut eta oso arduratuta zaudela nabaritu dut eta orain, oso kezkatuta utzi nauzu, neska. Horregatik, saiatuko naiz zure arazoarekin ahal bezain ondo laguntzen, eta aholkua eskatu didazunez, eman egingo dizut.

Badakit oso egoera zaila dela; izan ere, dakizunez, nik neuk ere bizipen bera izan nuen nire aitonarekin.

Aitonaren egoitza: Etxean ala egoitzan?

Alzheimerraren eraginez, aitona gero eta arazo gehiago edukitzen hasi zenean, aukerarik onena zein zen pentsatzen hasi ginen. Alde batetik, etxean edukitzeko aukera zegoen, eta bestetik, egoitza batera bidaltzekoa.

Etxean zainduz gero, bera lasaiago egongo da. Nolanahi ere, kontuan hartu behar duzue zaintza berezia behar duen pertsona nola zaindu jakin behar duzuela; besteak beste, garbiketa-lanez eta jatekoaz arduratu behar baituzue.

Besterik, egoitza batean, gaixoari zaintza berezia ematen diote, eta uneoro profesional baten zaintzepean egongo da. Hala ere, batzuetan zaila da senidea ondo zainduta dagoen ala ez jakitea.

Badakit egoitzara eramatea familiarentzat oso erabaki gogorra izan daitekeela. Hala ere, nire ustez, egin dezakezuen gauzarik aproposena da, behar bezala zainduta egongo baita.

Espero dut nire erantzuna lagungarria izatea. Besterik behar baduzu, badakizu nola jarri nirekin kontaktuan. Badakizu, nire laguntza osoa izango duzula edozein gauza dela ere.

Entradas relacionadas: