Mugikorraren Eragina Ongizatean eta Psikologiaren Adar Nagusiak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Ekintza baino lehen erantzuteko galderak

Mugikorra alde batera uzteak ongizate pertsonalean duen eragina

Zer iritzi duzu mugikorra alde batera uzteak zure ongizate pertsonalean izan dezakeen eraginari buruz?

Erantzunak:

  • Mugikorra alde batera utziz gero, nire jardueretan gauza gehiago egingo nituzke; hau da, denbora beste modu batera kudeatuko nuke eta TikTok edo beste sare sozialetan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan emango nuke.
  • Hobeto kontzentratuko nintzatekeela ikastean eta hobeto egingo nukeela lo.
  • Ondorio positiboak izan ditzakeela uste dut; beste gauza batzuk egiteko aukera eman diezadake, beste gauza batzuei arreta eskainiko nieke...
  • Uste dut mugikorra alde batera uzteak nire ongizate pertsonala hobetu dezakeela.
  • Onuragarria izango litzatekeela.
  • Eragin ona izan dezake nire ongizate pertsonalean, azken finean, denbora asko ematen dugu pantailari begira, eta hori ez da ona gure osasunerako.
  • Onuragarria izango litzatekeela.
  • Badakit mugikorraren erabilera murriztuko banu nire ongizatea hobetuko litzatekeela.
  • Uste dut oso onuragarria izan daitekeela, izan ere, mugikorra etengabeko estimulua da, eta egun osoa horren mende egotea ez da batere ona. Mugikorrean gero eta denbora gehiago pasatzeak errealitatearekin deskonektatuago egotea eragiten digu.
  • Beharrezkoa dela esango nuke, izugarrizko mendekotasuna dugu eta.

Psikologiaren aplikazioak eta adarrak

Psikologia klinikoa

Nahasmendu psikologikoen eta gaixotasun mentalen diagnostikoan, kausan eta tratamenduan interesa du (Depresioa, antsietatea, psikopatiak, etab.). Psikologiaren ezagutzetan oinarritzen da eta osasun mentala eta ongizatea ere lantzen ditu.

Neuropsikologia

Giza portaeraren azterketa, garuneko disfuntzio bati dagokionez. Garuneko lesioen eta trastorno kognitibo eta emozionalen arteko harremanak ezartzen ditu. (Ikerketa aplikatua).

Garapenaren psikologia

Giza hazkunde mentala eta fisikoa aztertzen ditu, hainbat aldi barne: jaio aurrekoa, haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Garapenaren eredu unibertsaletan, aldaketa kulturaletan eta indibidualetan eta garapenaren aldaketetan interesatzen da (bizi-zikloaren psikologia). Haurrengan jartzen du arreta, besteak beste: izaera, atxikimendua, hizkuntzaren jabetzea, garapen kognitiboa eta morala, jokabidean sexu-desberdintasunak sortzen diren modua eta unea, eta adiskidetasunaren bilaketa haurtzaroan.

Hezkuntzaren psikologia

Giza ikaskuntza hezkuntza-testuinguruetan nola gertatzen den aztertzea du helburu. Ikasleek nola ikasten duten eta ikasketa horrek garatzen nola laguntzen dien aztertu behar da. Ezagutza horiek integratzen ditu, hezkuntza-ereduak, ikasketa-planak eta ikastetxeak kudeatzeko protokoloak egiteko.

Psikologia esperimentala: Kognitiboa-konduktuala

Ikerketak oinarrizko prozesu psikologikoak ulertzeko (hautematea/pertzepzioa, oroimena, ikaskuntza, arrazoimendua, emozioak...). Esperimentuak gizakiekin egiten dira, baina baita gizakiak ez direnekin ere. Adibideak: Nola gogoratzen du jendeak eta zergatik ahazten du? Nola hartzen ditugu erabakiak eta nola konpontzen ditugu arazoak?

Psikologia fisiologikoa

Mezulari kimiko moduan jarduten duten eta gure portaera eta funtzionamendu kognitiboa aldatzen dituzten substantzia naturalen (hormonak, neurotransmisoreak) eta sintetikoen (sendagai eta drogak) ondorioak aztertzen ditu.

Nortasunaren psikologia

Gizabanakoen arteko desberdintasunak aztertzen ditu (antsietatea, soziabilitatea, autoestimua, autoerrealizazioa...). Adibidez, zergatik diren pertsona batzuk lasaiak eta beste batzuk urduriak aztertzea. (Oharra: Banakoen arteko desberdintasuna psikologiako esparru desberdinetan ikertzen da).

Psikologia soziala / Gizarte psikologia

Jendeak elkarrengan duen eragina aztertzen du. Hauek aztertzen ditu: lehen inpresioak eta pertsonen arteko erakarpena; jarrerak eratzeko, mantentzeko edo aldatzeko modua; aurreiritziak eta konbentzitzea; autoritatearekiko adostasuna eta obedientzia. Zenbait gai eta esku hartze eremu daude:
  • Kultura aniztasuna.
  • Gizarte-zerbitzuak eta komunitatea.
  • Psikologia komunitarioa.
  • Ingurumen psikologia.
  • Bakearen edo gatazkak konpontzearen psikologia.

Psikologia juridikoa

Eremu juridikoarekin lotutako gaiak aztertzen ditu.

Industriaren, lanaren eta giza baliabideen psikologia

Interesa arazo praktikoetan jartzen du, batez ere lanaren ingurukoetan:
  • Giza baliabideak: langileen plangintza, lanpostuen ebaluazioa, errendimendua eta hobekuntza.
  • Produktibitatea eta lan baldintzak handitzea.
  • Ordenagailuen eragina eta automatizazioa langileengan.
  • Publizitatea eta marketina.
  • Kalitatea eta ikerkuntza.

Neurozientzia kognitiboa

Jokabideen eta prozesu mentalen oinarri neurobiologikoak eta kognitiboak ikertzen ditu. Galdera adibidea: Garuneko zein sistema dago inplikatuta erabaki emozionala vs. arrazionala/logikoa hartzen dugunean?

Entradas relacionadas: