Mundu Gerren Arteko Garaia: Krisialdia eta Totalitarismoak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,14 KB
Gerraosteko Mundua eta 1929ko Crack-a
- Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Erresuma Batutik Estatu Batuetara aldatu zen.
- Krisialdia izan zen, gerrak eragindako hondamendiagatik, inflazioagatik, langabeziagatik...
- 1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu, eta bizi-kalitatea hobetu egin ziren Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan baino gutxiago, hala ere.
Zer izan zen 1929ko Crack-a? Zeintzuk izan ziren haren kausak?
- New Yorkeko burtsak 1929an mundu osoan eragin zuen krisialdi ekonomiko larria izan zen.
- Kausak:
- Gainekoizpena: Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten (eta ez gerrarako produktuak soilik) eta horrek soberakinak eragin zituen.
- Espekulazioa: Bankuek maileguak eman zizkieten bezero partikularrei, eta haiek burtsan inbertitzen zuten dirua. Akzioak gorantz zihoazen, jende guztiak erosten baitzituen. Baina enpresa batzuk produktuak saltzeko arazoak izaten hasi ziren.
1929ko Crack-a: Garapena, Ondorioak eta New Deal
- Nola gertatu zen? 1929ko urriaren 24an, *Ostegun Beltza* deritzon egunean, New Yorkeko burtsan akzioen balioa jaisten hasi zen eta barra-barra saldu ziren. Hori dela eta, beren balio guztia galdu zuten, eta bai enpresek bai inbertitzaileek porrot egin zuten. Horri 1929ko *Crack-a* deritzo.
- Ondorioak: Burtsak porrot egiteak krisialdi ekonomiko larria ekarri zuen, *Depresio Handia* izenaz ezagutzen dena:
- Bankuek hondoa jo zuten, bezeroek beren dirua atera zutelako eta mailegu asko ordaindu ez zirelako.
- Eskaria murriztu egin zen eta enpresa askok itxi egin behar izan zuten.
- Langabezia hazi zen.
- Krisialdia munduan zehar hedatu zen: AEBk inportazioak murriztu zituen, eta, beraz, saltzen zizkioten herrialdeen porrota ekarri zuen. AEBko bankuak Europan inbertitutako dirua etxera ekartzen hasi ziren.
- Konponbidea: Estatu Batuetan *New Deal* ("Hitzarmen Berria") programa abiarazi zen: Estatuak parte-hartze handiagoa izango zuen ekonomian, inbertitu zuen enplegua sortzeko eta kontsumoa igotzeko.
Totalitarismoak eta Erregimen Diktatorialak
Zer ziren totalitarismoak? Zergatik sortu ziren? Zeintzuk ziren nagusienak?
- Definizioa: Herriaren gaineko botere mugagabe eta erabateko gobernuak ziren. Haietan, alderdi bakarrak arauak inposatu zizkien herritarrei eta askatasunak eta giza eskubideak ezabatu zituzten.
- Sorrera: Depresio Handiak tentsio sozial larriak eragin zituen; horrela, herrialde batzuetan langileen eta nekazarien altxamenduak izan ziren. Goi- eta erdi-mailako klaseetan beldurra zabaldu zen, iraultza komunista etorriko ote zen, Errusian bezala. Muturreko alderdiek jarraitzaile gehiago lortu zituzten eta erradikalizatu egin ziren:
- Beheko klaseak alderdi komunistei eman zien babesa.
- Erdi- eta goi-mailak eskuin muturreko alderdien alde egin zuten. Ideologia faxistako alderdiak sortu ziren.
- Nagusienak: Faxismoa Italian, Nazionalsozialismoa (Nazismoa) Alemanian eta Estalinismoa SESBn.
Faxismoaren Ideologia Nagusiak
- Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea.
- Norbanakoen askatasunak eta eskubideak ezabatu egiten ziren, Estatuaren aurrean.
- Nazionalismo amorratua eta espantsionista defendatzen zuten: Italiarentzat inperio kolonial bat sortu behar zela.
- Alderdi politiko bakarra onartzea (*Alderdi Faxista*). Hierarkizatuta. Eta liderraren (*Duce*) nagusitasuna. Ez zegoen hauteskunde askerik. Gainerako aukera politikoak jazarri egiten zituen.
- Indarra erabiltzearen aldekoak ziren: Helburua ez zen arerioa konbentzitzea, baizik eta hura ezabatzea. Edozein aurkaritza mota gogorki zapaltzen zen.
- Ekonomia Estatuaren kontrolpean jartzea. Autarkia (autosufizientzia ekonomikoa) lortzeko.
- Kanpo-politika bortitza. Bere bizi-eremua aldarrikatzen zuen, eta eragin-eremua zabaldu nahi zuen, beste herri batzuen kontura.
- Propaganda eta hezkuntza erabiltzea, iritzi publikoa kontrolpean izateko.
Faxismoa Italian: Mussoliniren Diktadura
- Faxistek, krisialdiagatik sortutako kezkaz eta klase aberatsak SESBko komunismoari zion izuaz baliatu ziren, haren ideien aldekoak lortzeko. Benito Mussolinik erakunde paramilitarra sortu zuen, *Alderdi Faxista*.
- 1922an, hauteskundeak irabazi ez bazituen ere, *Erromarako Martxa* (bera gobernura eraman zuen Estatu-kolpea) antolatu zuen eta Italiako erregeak, Viktor Emanuel II.ak, gobernua eskaini zion Mussoliniri.
- Aldaketak Italian: Mussolinik diktadura ezarri zuen Italian. *Duce* edo buruzagi goren izendatu zuen bere burua. Arerioak hil zituen; alderdi politiko guztiak debekatu zituen; gizabanakoen askatasunak ezabatu zituen; *Polizia Politikoa* eratu zuen; Zentsura ezarri zen. Kanpo-politika espantsionista izan zen, inperio bat konkistatzeko helburuarekin: Etiopia eta Albania okupatu zituen.
Nazionalsozialismoa (Nazismoa) Alemanian
- Adolf Hitlerrek *Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista* (NSDAP) eta *Asaltoko Sekzioak* (SA) sortu zituen.
- 1923an, Adolf Hitler estatu-kolpe bat ematen saiatu zen, baina porrot egin zuen (*Municheko Putscha*).
- Depresio Handiaren eraginez, muturreko polarizazioa gertatu zen Alemanian ere eta Alderdi Nazionalsozialistak boto gehiago lortu zituen.
- Nahiz eta hauteskundeetan gehiengoa ez lortu, 1933an Hindenburg presidenteak kantziler izendatu zuen Hitler.
Nazismoaren Ezaugarri Nagusiak
Faxismoaren ezaugarrietako asko ditu, baina arrazakeria muturrekoa gehitzen zaio:
- Alderdi bakarraren (*NSDAP* edo *Alderdi Nazionalsozialista*) nagusitasuna eta gainerako aukera politikoak jazarri egiten zituen.
- Liderraren (*Führer*) kultua: Adolf Hitler.
- Antiliberalak ziren. Norbanakoari eskubideak ukatzen zizkioten, Estatuaren aurrean.
- Autarkia (autosufizientzia ekonomikoa) lortzea zen helburu ekonomikoa.
- Indarra erabiltzearen aldekoak ziren. Horretarako erakunde paramilitarrak sortu zituzten: SA, SS...
- Polizia politikoa (*Gestapo*) eta bortxazko lanetarako kartzelen sistema bat erabiltzen zituzten, izua eta zapalkuntza zabaltzeko.
- Nazionalismo amorratua defendatzen zuten. Kanpo-politika bortitza praktikatzen zuten. Bere bizi-eremua aldarrikatzen zuten, eta eragin-eremua zabaldu nahi zuten, beste herri batzuen kontura. Antzinako Germaniako Erromatar Inperio Santua berreskuratzeko.
- Xenofoboak eta muturreko arrazistak: Batez ere antisemistak. *Ariar arraza* alemanak ziren. Arraza-purutasuna defendatzen zuten. Ariar arraza goiko arraza zela pentsatzen zuten eta beste arrazak edo herriak mendean hartzeko eskubidea zutela.
Adolf Hitlerren Boterearen Finkapena (1933-1939)
Hitlerrek Alemaniako botere osoa bereganatu zuen:
- 1933an: *Reichtageko Sutea* (Alemaniako parlamentuko sutea) eragin zuen eta komunistei leporatu zien horren errua. Beraz, Weimar Errepublika demokratikoko konstituzioa bertan behera utzi zuen. *Hirugarren Reicha* aldarrikatu zuen. Alderdi guztiak debekatu zituen NSDAP izan ezik.
- 1934an: *Labana Luzeen Gauean*, bere alderdian zeuden etsaiak edo beste lider nabarmenak erail zituen.
- 1935an: *Nurenbergeko Legeak* (gizabanakoen eskubideak arraza-purutasunaren arabera definitzen zituzten) ezarri zituen.
- 1936an: Japoniarekin *Antikomintern Ituna* sinatu zuen komunismoaren aurka.
- 1938an: *Kristal Hautsien Gauean*, juduen aurkako erasoa (progroma) gertatu zen Reich osoan. Naziek juduen saltoki eta etxeei eraso zieten. Milaka pertsona, Estatuaren etsaiak zirela esanez, kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.
- 1938an: Austria (*Anschluss*) eta Sudeteak (Txekoslovakiako eskualde bat) beretu zituen. Urte berean, Txekoslovakia osoa inbaditu zuen.
- 1939an: Danzigeko korridorea beretzat aldarrikatu zuen. Stalinekin elkarri erasorik ez egiteko ituna sinatu zuen, Sobietar Batasunaren neutraltasuna lortuz.
- 1939an: Polonia inbaditu zuen eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB)
SESBko Antolaketa eta Komintern
- SESBko sorrera: 1922an jaio zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.
- Antolaketa: 1924an lehen konstituzioa onartu zen. Botere legegile nagusia *Sobiet Gorena* zen. Antolaketa politiko guztia alderdi bakarraren esku zegoen (*Alderdi Komunista*), idazkari nagusiak zuzendua.
- III. Internazionala edo Komintern: 1919an, SESBen mugetatik kanpo iraultza zabaltzeko asmoz eta beste herrialdetan alderdi komunistak ezartzeko, *Komintern* edo *Internazional Komunista* izeneko erakundea sortu zen.
Estalinismoa: Diktadura Pertsonala eta Purga Handiak
- Leninen heriotza: 1924. urtean hil zen.
- Ondorengoa: Josiv Stalin.
- Aldaketak: Herrialde bakarreko sozialismoa bultzatu zuen; hots, Errusiako iraultza mundu osora zabaldu baino lehen, SESBko komunismoa indartu behar zen. Stalinek botere guztiak bere esku hartu eta diktadura pertsonal bat ezarri zuen.
- Boterea lortzeko bideak:
- Propagandaren bidez Stalinen irudia goratzen zen.
- Edozein aurkaritza isilarazteko erabiltzen zuen izua, *NKVD* (polizia politikoa) erabiliz. *Purgak* ere egin zituen. Hau da, milaka pertsona kontzentrazio-esparruetara (*Gulag*) bortxazko lanetara bidali zituen.
SESBko Ekonomia: Bost Urteko Planak
- Estatuak ekonomia planifikatzen zuen. Plan bakoitza bost urtekoa zen, eta horregatik "*Bost Urteko Planak*" izenaz ere ezagutzen dira.
- Plan horietan SESBek lortu beharreko helburu ekonomikoak eta horietarako baliabideak zehazten ziren.
- Ekonomiaren jarduera guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren eta jabetza pribatua ezabatu egin zen.