Mundu Krisia eta Erreakzioak: 1917tik 1930eko Hamarkadara

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

1917ko Otsaileko Iraultza: Tsarraren Erorikoa

Nikolas II.a tronutik kendu eta errepublika ezarri zuten. Gobernu liberal eta burgesak erreformak egingo zituela agindu zuen (lurrak banatzea, besteak beste), baina horien moteltasunak eta Lehen Mundu Gerran jarraitzeko erabakiak gobernua erorarazi zuten.

Ekonomia Politika Berria (NEP)

1921etik aurrera sortu zen, osagai komunistak eta kapitalistak bateratuz. Ekonomia suspertu egin zen.

NEParen Neurri Nagusiak

  • Nekazariei ustiapen zati bat merkatu librean saltzen utzi zitzaien.
  • Bankuen eta industria handien nazionalizazioari eutsi zitzaion.

Ondorioak

Errusiako ekonomia apurka-apurka berreskuratzen hasi zen, eta ekoizpenak eta herritarren bizi-baldintzak hobetu ziren.

"Zorioneko" Hogei Hamarkada (AEB)

Industriaren garapena sektore berrietan (etxeko tresna elektrikoak, automobila, siderurgia, aeronautika, kimika...) oinarritu zen. Sektore horien bizitasuna gaiak masan fabrikatzea errazten zuen serieko produkzioan oinarritu zen.

Kontsumoa hazi egin zen, publizitateari, epekako salmentek eta bankuen kredituek ematen zituzten erraztasunei esker. Kontsumo horren barruan masen ikuskizunak ere sortzen ziren.

1929ko Krisi Handia

Arrazoi Nagusiak

1929ko krisia Estatu Batuetan sortu zen, kontsumoari dagokionez gehiegizko ekoizpenarekin etorri zen.

Gehiegizko Ekoizpena

Mundu Gerran zehar, Estatu Batuetako industria eta nekazaritza hazi egin ziren, gerran ziharduten herrialdeen beharrak asetzeko. Gerra amaituta, herrialde horietako eskaria txikiagotu egin zen, eta nekazaritzako eta industriako ekoizpenak saldu ezinik metatu ziren.

Burtsako Espekulazioa

Enpresen benetako balioa ez zetorren bat enpresa horien akzioek burtsan zuten balio handiarekin, prezioek gora egiten baitzuten. Egoera horrek konfiantza falta sortu zuen, eta akzioen prezioa jaitsi zen.

New Deal Plana (AEB)

Estatu Batuetan, Roosevelt presidente hautatu berriak ekonomia suspertzeko plana bideratu zuen, New Deal izenekoa. Plan horretan erabaki hauek sartzen ziren:

  • Bankuak kontrolatzea, interes txikiko kredituak emanaraziz.
  • Nekazaritzari eta industriari diru-laguntzak ematea, produkzioa murrizteko eta soberakinak amaitzeko.
  • Lanaldiak laburtzea eta gutxieneko soldatak ezartzea.
  • Langabeziaren ondorioak leuntzea, herri-lanak bultzatuz eta langabezia-aseguruak ezarriz.

Krisi Handiaren Ondorio Ekonomikoak

Jendeak ezin zuen hainbeste erosi, eta horren aurrean produkzioa ere jaitsi zen. Eroslerik ez zegoelako, uzta osoak bota edo erre egiten zituzten, eta jende askok bizimodu urria zuen.

Datu Esanguratsuak

  • Munduko produkzioak behera egin zuen: 1929an 121 milioi tona egin ziren, eta 1932an 50 milioi besterik ez.
  • Estatu Batuetan zeuden 23.000 bankuetatik 5.000 itxi behar izan zituzten.

Entradas relacionadas: