Munduko biztanleriaren bilakaera eta demografia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Biztanleriaren bilakaera historikoa

  • XVIII. mendera arte: Hazkunde geldoa izan zen, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa ugariak zirelako.
  • XVIII. mende amaieratik aurrera: Hazkundea bizkortu egin zen, nekazaritza eta industria hobekuntzei eta medikuntzaren aurrerapenei esker.
  • XX. mendean: Hazkunde nabarmena gertatu zen, leherketa demografikoa deritzona.

Biztanleriaren banaketa geografikoa

Jende gehien leku hauetan bizi da: klima epeleko zonaldeetan, ura dagoen lekuetan, nekazaritzarako eta eraikuntzarako erliebe egokia duten eremuetan eta energia-baliabideak dituztenetan.

Biztanleria-politikak

Biztanleria-bilakaeraren arazoak

  • Herrialde garatuak: Pertsona zaharren kopuru handia dago, eta horregatik gastu publiko gehiago sortzen da.
  • Herrialde ez-garatuak: Biztanleria ekonomia baino gehiago hazten da. Horrek langabezia, miseria eta elikagai-beharra sortzen ditu.

Gobernuen esku-hartzea

  • Politika pronatalistak: Gehienbat herrialde garatuetan aplikatzen dira, jaiotza-tasak handitzeko. Haurtzaindegiak eta laguntza ekonomikoak sortzen dituzte.
  • Politika antinatalistak: Jaiotza-kopurua murriztea dute helburu, eta haur bat baino gehiago dituzten familiei isunak jartzen dizkiete.

Jaiotza- eta ugalkortasun-tasak

  • XIX. mendera arte: Jaiotza- eta ugalkortasun-tasa handiak zeuden.
  • XIX. mendeaz geroztik: Tasak murriztu egin ziren, osasun-hobekuntzei eta elikadura hobeari esker.
  • Herrialde-motaren arabera: Herrialde garatuetan baxua da; azpigaratuetan, aldiz, askoz altuagoa.
  • Ugalkortasuna: Ezberdintasun handiak daude; herrialde azpigaratuetan seme-alaba askoz gehiago dituzte.

Ezberdintasunen zergatiak

  • Herrialde pobreetan, umeek txikitatik egiten dute lan, familia mantentzen laguntzeko.
  • Zenbat eta kultura-maila handiagoa izan, orduan eta seme-alaba gutxiago izaten dira.
  • Herrialde azpigaratu askotan, biztanleria ekonomia baino gehiago ari da hazten.

Heriotza-tasa eta bizi-itxaropena

  • XIX. mendera arte: Heriotza-tasa oso altua zen (gerrak, izurriteak...).
  • XIX. mende amaieran eta XX. mendean: Asko murriztu zen, elikaduraren eta osasunaren hobekuntzari esker.
  • Gaur egun: Oro har murritza da, baina oraindik herrialde batzuetan altua izaten jarraitzen du.
  • Umeen heriotza-tasa: Behera egin du nabarmen.
  • Bizi-itxaropena: Asko luzatu da.
  • Ondorioak: Zenbat eta kultura-maila handiagoa, seme-alaba gutxiago. Azpigaratu askotan, biztanleria ekonomia baino gehiago ari da hazten.

Entradas relacionadas: