Munduko ekonomiaren historia: hazkunde epe luzeko ikuspegia

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Historia ekonomikoa: Munduko ekonomia historiaren epe luzeko ikuspegia

Duela gutxira arte, ekonomiaz hitz egitean, mundua laua zen. Gizarte ezberdinen artean bazeuden aldeak, baina oso txikiak ziren etorriko zirenekin konparatuta. Dena aldatzen hasi egin zen 1750–1800 urte inguruan hazkunde ekonomiko modernoaren agerpenarekin. Hazkunde ekonomiko moderno delako hori, honela definituko genuke: per kapitako produktuaren edo langile bakoitzeko ekoizpenaren hazkunde sostengatua, sarritan populazioaren hazkundearekin lotuta eta merkatuaren eraginkortasunaren handitzea baimentzen duten egiturazko erreformen ondorio gisa.

Hazkunde ekonomiko modernoa: definizioa eta osagai nagusiak

Hazkunde ekonomiko modernoaren definizioa kontu handiz azpimarratzen da; osagai nagusiak honako hauek dira:

  • Per kapitako produktibitatearen hazkundea edo langile bakoitzeko ekoizpenaren gorakada.
  • Populazioaren bilakaerarekin loturak, maiz elkarren dependentziak izanik.
  • Merkatuaren eraginkortasuna handitzea eta egiturazko erreforma ekonomikoak.

Lehen aldaketak: non eta noiz galdetu

Munduko hainbat tokitan aurrerapen zientifiko eta kulturalak egon ziren, baina bizi-baldintzak soilik hasi ziren aldatzen nabarmenki eta era iraunkor eta sostengarri batean XVIII. mendetik aurrera. Britainia Handian, hazkunde ekonomiko modernoa beste herrialde batzuekin alderatuta lehenago hasi zen. Japonian, aldiz, 1870. urtean hasi zen, eta Txinan, berriz, XX. mendeko azken hamarkadetan hasi ziren aldaketak nabarmenagoak izaten.

Erregimen zahar biologikoa eta iraultza industriala

1750. urtera arte, munduko biztanle guztiak, berdin zion non zeuden edo zein sistema politiko edo ekonomiko zuten, erregimen zahar biologikoak bizi eta hil egiten zituen. Bizitzeko behar zirenak (jakia, jantzia, sabaia…) eguzkitik lurrera urtero zetorren energia-kantitatearen mende zeuden. Industriek ere nekazaritzako eta basogintzako produktuen menpe zeuden. Erregimen zahar biologikoak, beraz, mugak jartzen zizkion giza populazioaren tamainari ez ezik ekonomiaren produktibitateari ere.

Ikatzaren eta lurrun makinen eragina

Hori guztia, lehen esan bezala, 1750etik 1850era bitartean aldatu egin zen; Iraultza industriala hasi zen denboraldi berean, jendeak gero eta ikatz gehiago erabiltzen baitzuen beroa ekoizteko eta bero hori lurrun makinaren bidez erabiltzeko. Ikatza erabiltzea izugarrizko garrantzia izan zuen: hori izan baitzen gizartea erregimen zahar biologikotik ateratzen zuena, hark gizarteari jartzen zizkion mugez askatu zuena, eta bide eman zien produkzio-ahalmenei eta giza hazkundeari.

Dibergentzia Handia eta nazioen arteko desberdintasunak

Horrela hasi zen, beraz, Dibergentzia Handia, non hazkunde ekonomiko izugarri horrekin batera herrialdeen arteko ezberdintasunak ere sortzen hasi ziren.

Entradas relacionadas: