Municheko europako mugimenduaren kongresuan hartutako erabakia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB

 EUROPAR MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962.06.08)

Testuaren sailkapena

Iruzkindu Behar dugun testu hau Europar Mugimenduko IV Kongresuan hartutako Erabakia edo azken akordioaren zati bat da. Kongresua Mun¡ch-en 1962ko ekainaren 5et¡k 8ra egin zen, eta bertan 118 politiko espainiarrek parte hatu zuten Gonbidatu gisa. Politiko hauek frankismoaren aurkako oposizio demokratikoko Joera guztietako ordezkariak ziren (liberal Monarkikoak, kristau- demokratak, sozialdemokratak, sozialistak eta Nazionalistak), komunistak ezik. Beraz, testu historiko-politikoa da, lehen Mailako iturria, gertaeraren garaikidekoa baita. Publikoa ere bada Municheko kongresuan hartutako erabaki bat; ordezkari espainiarren Proposatuta. Egilea kolektiboa da: Europar Mugimenduaren Kongresistak, eta hartzailea herritarrok. Frankismoaren kontrako oposizio Demokratikoaren programa eta bere asmoak ezagutzeko balio du.

Testuaren Ideia nagusia, Espainian sistema demokratiko bat ezartzea da, derrigorrezko Baldintza dena Europako Ekonomi Elkartean sartzeko, 1957ko Erromako Itunean Ezarritakoaren arabera.

Testuaren azterketa

Europar Mugimenduaren  Kongresuak,  Munich-en  bildurik,  Espainiak EEE-n sartzeko

egindako  Eskaerari   honako  erantzuna  Eman  zion,   europar erakundeetan  sartzeko

eskubidea edukitzeko Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioak esan zuen

arabera. Oinarrizko bost puntu bermatu nahi dituzte:

(1.)   Erakunde  errepresentatiboak  eta  Demokratikoak  izatea,   herritarrek  Aukeratuak

(parlamentua, gobernua eta udaletxeak.)

(2.) Norbanakoaren eskubide guztiak errespetatzea, Bereziki gizabanakoaren askatasuna

eta adierazpen askatasuna, gobernuaren zentsura Ezereztuz.

(3.) Estatu barfrran nortasun berezia duten Komunitate "naturalak" badirela onartzea.

(Katalunia,    Galizia    eta    Euskal    Herria,    beraien    autonomiak   Galdu    zituztelako

frankismoarekin).

(4.) Langileen eskubideak bermatzea (Sindikatu Libreak, greba eskubidea...).

(5.) Ideología ezberdineko alderdi politiko askotarikoak eratzea, oposizioko Eskubideak

onartuz.

Bukatzeko, aipatzen dute "espainiar Gehienen" nahia demokraziarako "eboluzio" hori,

zuhurtasunez, egoerak bidé ematen duen Bezain azkar eta bortizkehahk gabe egin zedin.

Testuinguru Historikoa

1962an Espainia frankismoaren bigarren etapan murgildurik zegoen: "desarrolismoaren eta immobilismoaren aldia" (1959-1975) izenekoa. Garai honetan ekonomia-aldaketak eraldakuntza sakona eragin zuen espainiar Gizartean. Dena déla, ekonomia eta gizartea bilakatu Baziren ere, ez zen politikan berrikuntza sakonik egin, eta frankismoak Diktadura izateari eutsi zion. Ondorioz, erregimenari aurre egiteko mugimenduak Sortu ziren, eta haien artean, langileen, ikasleen eta auzokideen protestak Nabarmendu behar dirá. Franco Laster desagertzekoa zela eta, argi gelditu zen espainiar gizartearen zati Handi batek ez zuela frankismoak jarraitzerik nahi.

1962an Erregimenaren garapen ekonomikoa hasita zegoen ("desarrollismoaren Garaia") autarkía aldia Bukatu eta gero. Ekonomia-politika zuzentzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana deritzonaren eskutik (1959) etorri zen. Hiru Ardatz handi izan zituen: 

Entradas relacionadas: