Musika eta Arte Eszenikoen Gida: Konpositoreak eta Estiloak
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Musika Klasikoa eta Erromantizismoa
Ludwig van Beethoven
Ludwig van Beethoven 1770ean Bonnen jaio eta pobrean hazi zen. Hamaika urte zituela piano-jotzailetzat aurkeztu zen. Musika-sortzaile nagusienetarikotzat hartzen dugu; entzumen-arazoak izan zituen eta laster gorreria garatu zuen.
Erromantizismoaren Ezaugarriak
- Herriko esentzia bilatzen da.
- Musikaren gai nagusia dantza eta kanta folklorikoak dira.
- Doinu-aberastasun handikoa da.
- Alemaniako musikagileen eragin handia izan zuen.
Erromantizismoko eta Beste Musikagile Nabarmenak
- Balakirev
- Mussorgsky
- Anton Dvořák
- George Gershwin
Pianorako Erromantizismoko Musikagileak
- Frédéric Chopin
- Robert Schumann
- Franz Liszt
Zarzuela: Espainiako Opera Nazionala
Opera nazionala sortzeko ahalegina egin zen, zarzuelaren genero zaharra berrezarri zuten eta “genero handia” izena eman zioten. Ezaugarriak:
- Hiru akto eta aurretik preludioa.
- Koruen erabilera ugaria.
- Kantuak mintzatutakoak baino gehiago.
- Espainiako gaiak.
Richard Wagner: Opera Erreformatzailea
Wagnerren ezaugarriak:
- Alemaniako mitologian oinarritua.
- Poesia, musika, dekorazioa, ekintza eta abar biltzen zituen.
- Orkestrari garrantzia handia eman zion, operaren ardatz nagusia bihurtuz.
- Leitmotiv izenekoa sortu zuen, doinua testuari estu lotzeko eta abeslarien elkarrizketak errazteko pentsatua zegoen.
Giuseppe Verdi: Lan Tragikoak
Verdiren lana:
- Lehen lan nabarmena Nabucco izan zen, herriaren askatasun nahia islatuz.
- Bigarren etapan, Rigoletto eta La Traviata bezalako lanetan hizkuntza ia perfektua lortu zuen.
- Hirugarren etapan, Aida eta Otello bezalako lanekin genero tragikoan nabarmendu zen.
Musika Modernoa eta Euskal Musika
Jazza: Amerikako Estilo Erritmikoa
Jazza Amerikako beltzek sortutako estiloa da, New Orleansen sortu zuten. Garrantzitsuena erritmoa da, eta bi mota nagusi ditu: spiritualak eta bluesak. Musikagile ospetsuena Louis Armstrong izan zen.
Euskal Herriko Lehendabiziko Musika Tresna
Isturitzeko haitzuloetan aurkitutakoa da: hegazti hezur bat erabiliz xirula txiki bat sortu zuten duela 20.000 urte.
Bertsolaritza: Euskal Inprobisazioa
Bertsolaritzak lotura handia du euskarazko literaturarekin. Bertsoak bat-batean kantatzen dira, lehentasuna ematen dio letrari, eta ezaugarri bereizgarriena inprobisazioa da.
Arte Eszenikoak eta Dantzaren Mundua
Koreografia
Koreografia dantzari bakoitzak balletean egin behar duena zehazten duen zientzia eta artea da.
Balleta: Arte Konplexua
Balleta arte konplexu, akademiko eta profesionala bihurtu zen. Antzerki-ikuskizuna da, eta argudioa, musika, dantza, pantomima eta jantziak elkartzen ditu. Balletaren elementu formaletan gorputzaren posizioa oso garrantzitsua da, eta dantzarien jauziak mota askotakoak izan daitezke. Balleta Frantzian sortu zen.
Munduko Dantzak
- Asian eta Polinesian: Beti dago erlijioarekin lotuta. Polinesian izugarrizko garrantzia dute emakumeen aldaken mugimenduek.
- Afrikan: Eguzkiaren nahiz ilargiaren gurtzari, ugalkortasunari edo ehizari lotuta daude.
Luthier: Soka-Instrumentuen Aditua
Luthier soka-instrumentuak konpontzen dituen pertsona da.