Musika barrokoa: forma musikal nagusiak eta ezaugarriak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Oratorio

Oratorio: Ahots eta instrumentuetarako konposizio erlijiosoa da. Bibliako testuan oinarritzen da eta zati liriko eta dramatikoak ditu, operaren antzekoa da, baina hemen ez dago antzezpenik. Narratzaileak errezitatibo-forma erabiliz ekintza kontatzen du.

Kantata

Kantata: Oratorio motz bat dirudi; bakarlari bat edo gehiago musika-instrumentuekin lagunduta drama motza abesten da. Profanoa edo erlijiosoa izan daiteke. Alemanian, kantata erlijiosoa landu zen, Erreformaren kantuari loturik.

Pasioa

Pasioa: Ebanjelioan oinarrituta, Jesu Kristoren heriotza eta pasioa kontatzen ditu. Interludioak, errezitatiboak, ariak eta koruak ditu. Narratzailearen papera ebanjelistak betetzen du; hark errezitatibo bidez gertakizun guztiak kontatzen ditu. Jatorria Elizaren ohituretan du: Aste Santuan Jesukristoren pasioa kontatzen zuten.

Fuga

Fuga: Mugimendu bakarreko obra polifoniko konplexua da. Forma musikal baino gehiago, konposizio-teknika dela esan daiteke. Fuga guztietan ahots batek gaia aurkezten du eta beste batek errepikatzen du; bitartean lehenengoak kontragaia abestuko du. Aurkezpenaren ondoren garapena dator.

Suite

Suite: Erdi Aroko dantzetan oinarritzen da. Garai honetan dantzak bata bestearen atzetik jotzen ziren eta dantza-multzo horri suitea esaten zaio. Normalean herrialde ezberdinetako dantzak biltzen dira:

  • Alemaniarra (allemande)
  • Poloniarra (polonesa)
  • Frantziarra (bourre9e / bourre9)
  • Espainiarra (zarabanda)

Konpositore famatuenak: Bach, Telemann eta Handel.

Sonata

Sonata: Garai honetan instrumentu-talde txiki batek jotzeko musika adierazteko sortu zen. Hasieran arku-instrumentuetarako konposizioak izango ziren, teklatuarentzako toccata, aho-talde edo ahotsarentzako kantata. Gehienek lau mugimendu zituzten; Corelik forma hori ezarri zuen. Mende amaieran, sonatak instrumentu bakarlarientzako ere izango ziren.

Kontzertua

Kontzertua: Instrumentu gehiagorentzako sonata bat da. Izena 'concertare' hitzetik dator; instrumentu-talde batek aldi berean jotzea esan nahi du. Normalean hiru mugimendu izaten ditu:

  • azkarra
  • mantsoa
  • azkarra

Kontzertuan 'tutti' izeneko orkestraren atal nagusia dago, eta instrumentu bakarlariarekin edo talde batekin elkarrizketatzen da. Bakarlaria talde bat (adibidez, biolin-multzoa) izanez gero, 'concerto grosso' deritzo.

Entradas relacionadas: