Musika Berpizkundean eta Barrokoan

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Zein zen musikaren eginkizuna?

Musika oso garrantzitsua izan zen Berpizkunde garaian, botere zibil eta erlijiosoen zerbitzura zegoelako. Musikaren bitartez zabaltzen zen kultu desberdinetako fedea.

Ahozko musika Erreformatan eta Kontraerreformatan

Berpizkundean gertatu ziren erreforma erlijiosoek eragin handia izan zuten musika arloan. Eliza katolikoaren nagusitasuna hautsi eta eliza protestantea eta anglikanoa sortu ziren. Horrek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarri zuen:

  • Erreforma protestantea: Martin Luterok koralak sortu zituen.
  • Anglikanoak: Anthem-en alde egin zuten.
  • Katolikoak: Erlijiozko kantu xume eta apaingarri gabeak hautatu zituzten.

Musika molde erlijioso nagusiak motetea eta meza dira.

Nolakoa zen musika Barrokoan?

Musika barrokoa 1600 eta 1750 urteen artean garatu zen eta bere ordezkari handiena Johann Sebastian Bach da. Italian hasi eta Europa guztira hedatu zen.

Barrokoak desberdintasunak erakusten ditu herrialdez herrialde, eta bere ordezkari nagusiak hauek dira:

  • Italia: Vivaldi, Albinoni eta Corelli.
  • Ingalaterra: Purcell eta Haendel.
  • Espainia: Scarlatti, Cabanilles eta Soler.
  • Frantzia: Lully eta Couperin.
  • Alemania: Bach eta Telemann.

Musikaren eginkizuna Barrokoan

Gobernatzaileek euren boterea eta aberastasuna erakusteko erabiltzen zuten musika, eta Elizak elizkizunetan eliztarrengana iristeko bitarteko modura. Obra dramatikoak antzezteko antzokiak sortzeak operaren garapenari lagundu zion.

Musikaria babeslearen jauregian bizi zen zerbitzaria zen. Gertaera zehatzetarako musika lanak konposatzen zituen. Garai honetan agertzen da instrumentista birtuosoaren figura ere.

Berpizkundeko musika-formak eta kontzeptuak

  • Polifonia: Madrigal motetik testu profanoa duelako.
  • Berpizkundeko ahozko lau forma: Anthema, korala, motetea eta meza.
  • Espainiako moldeak: Madrigalak (Espainian billantziko), bihuela (hari sakatua).
  • Instrumentuak: Hari igurtzizko hankako biola, harpa (hari sakatua).

Barrokoko musika-formak eta instrumentuak

  • Teklatua: Klabea (pianoaren aurrekaria).
  • Opera eta Zarzuela: Opera ez bezala, zarzuela gaztelaniaz abesten da eta atal mintzatuak ditu.
  • Ahozko formak: Kantata, oratorioa eta opera.
  • Oratorioa: Erlijiozko testua erabiltzen du, ebanjelioak gehienbat.
  • Instrumentazioa: XVII. mendean biolinak eta klabeak garapen handia izan zuten.
  • Barrokoaren ezaugarriak: Toccata (tekladunetarako), monodia, baxu jarraitua.

Entradas relacionadas: