Musika Bizitza Ulertzeko Modu Berezi Bat
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB
Argi dago musikak bakoitzarentzat esanahi ezberdinak dituela eta honetik abiatuz, esan dezakegu musika bizitza ulertzeko modu berezi bat dela.
Nire ustean, musikak erakusten duena ez da mundua aldarazi nahi duela, hala nola, jendeak musika talde eta estilo desberdinak entzuten dituelako aldi berean. Mundua aldatzeko, pentsatzen dut musika estilo bakarra egon beharko zela denok ideia berdinak izateko eta horrela, guztiak norabide berdinean arraun egiten, mundua aldatzea posiblea izango zen. Musika, mundu honetan adierazpen askatasuna dagoela ulertzeko modu bat bezala hartu dezakegu, hainbat artista musikan oinarritzen baitira beraiek nahi dutena adierazteko eta modu ona dela pentsatzen dut.
Nik musikaren indarra honek duen boterea bezala ulertzen dut.
Gurekin musika gure emozioen aliatu bihurtzen da. Beraz, haren bidez badakigu zer sentitzen dugun une horretan, eta era berean askarazten gaitu lehorrak. Musikak, guk nahi dugun guztietan, egunero betetzen ditu gure espazioak, eta harekin kirola egin, ikasi eta abar egin dezakegu.
Eta orain, pixka bat urrunago joanda, zaharrei laguntzera eramaten dugu boterea; egoitzetan egin dira musika-animazioak, eta egiaztatzen dugu haiei gustatzen zaiela eta haiekin gozatzen dutela.
Musika entzutea da egunero egiten dudan gauza bat, entzuten jarri eta berehala, negoen egiten beste gauzetaz ahazten naiz eta musikan kontzentratzen naiz, letrak entzutea izugarri gustatzen zaidalako, hortik esaldiak ateratzeko.
Alde batetik, musika entzuteak lasaitu egiten nau, baina, normalean izugarri motibatzen naiz, musika altua entzutea gustoko dudalako.
Argi dago, kantuak entzuten ditudan musika taldearen arabera, hainbat pertsona edo une gogora ditzakedala; adibidez, rock/ska/rap talde batzuetan. Baina inoiz ez reggaeton abesti batean bere letrek esaten dutenaren ondorioz, normalean matxista izatera irits daitezkeen esaldi edo hitzengatik. Okerrena da gaur egungo gizarteak reggaetona entzuten jarraitzen duela. Badago abesti bat, oso sentimentala dena niretzat, “Nos Volveremos a Ver”, La Raíz taldearena da eta bere letrak erakusten didana da; Inoiz ez dugula itxaropena galdu behar maite izan dituzun pertsona horiekin berriro topo egiteko